Gotzon Garate

ander-b 1456130853969 Euskera: Nire idazlanak | 2008-06-12 14:23



Gotzon Garate
(Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - ) euskal idazle eta filologoa.

Madrilgo Universidad Complutensen Filosofian doktoratu zen, Innsbruck-eko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta Friburgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.

1978an Euskal Filologiaren ikasketak abian ipini zituen Deustuko Unibertsitatean.

2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz "Atsotitzak" lan mardula, euskara, gaztelania, ingeles eta latinezko atsotitzak edo errefrauak biltzen dituena. 1967an ekin zion baserriz baserri bilketa lanari.

2005ean Durangoko Azokan jaso zuen "Argizaiola" saria, bere lan kulturalaren omenez.


Utzi iruzkina: