Eduardo Chillida: Biografia + Textu bat
Eduardo Chillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) euskal eskultore famatuenetakoa bat izan zen.
Hasiera batean, Real Sociedaden atezain aritu zen baina lesio baten ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola, geroago artearen munduan murgiltzeko.
Haren lanik ezagunenetariko bat Donostian dagoen "Haizearen Orrazia" da. Chillidaren lana ere badira Kutxa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.
2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zuen.
Fuerteventura uharte kanariarrean Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen artista gipuzkoarra hiltzean, Alzheimerrak jota, azken urteak Igeldon familiak zuen etxean bizi zela.
"Gizakiak nonbaitekoak garela uste duen horietakoa naiz ni, eta gainera, garrantzi handikoa da hori niretzat. Ideala litzateke leku batekoak izatea, sustraiak leku jakin batean izatea, baina gure besoak mundu osora iristea, edozein kulturatako ideiak baliagarriak izatea. Leku guztiak dira perfektuak, bertara egokituta egonez gero, eta nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokituta dagoen zuhaitzaren antzera, bere eremuan baina besoak mundura zabalik. Gizon baten lana egiten ahalegintzen ari naiz, nire lana, ni neu naizelako, eta hemengoa naizenez, obra honek kolore bereziak izango ditu, eta argia beltza, halakoa baita gurea." Eduardo Chillida.
Wikipedia.org eta Eduardo-Chillida.com orrialdeei esker.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: