Amodizko gutuna

ander-b 1456130853969 Euskera: Nire idazlanak | 2008-06-03 12:20

 

Zure bihotzean, 2008ko apirilaren 24a

 

Kaixo kutuna:

 

                                         Hemen nago berriro, zuri begira, baina oraindik zuk ez dakizu nor naizen ni. Beti zuri begira geratzen naiz, gure etorkizunean pentsatzen... Espero dut laster zurekin geratzea, horrela nire aurpegia ikusiko duzu. “Eusten nauen soka zara ta itotzen nauena...”, horrela esaten du zure abesti gustokoena, eta horrela sentitzen naiz ni beti.

 

                                         Gustatuko litzaidake amets bat baino gehiago izatea, baina momentu honetan zuk beste pertsona batekin zagoz... Beraz nola moztu ez dakizulako. Espero dut egun batean kapaza izango naizen egia aurpegira esateko, nahiz eta oraindik oso goiz izan.

 

                                         Beti burura etortzen zait ikusi zintudan lehenengo eguna. Zuk zure lagunekin zenbilen, barrez beti bezala, eta nik berria nintzen institutoan... Zuri nola deklaratu ez nekien, eta zuri esatera joan nintzenean beste mutil batekin ikusi zintudan, zure mutil-lagunarekin...

 

                                         Zutaz ahazten saiatu naiz, baina ezinezkoa da. Eta orain hemen gaude biok, zuk zure mutil-laguna uzteko nahian, nahiz eta ez jakin nola. Momentu hori itxaroten nago, baina badakizu beti itxarongo zaitudala. Laster nire besoetan izango zaitut… Bera uzten duzunean, badakizu ni hor egongo naizela, zuri negarrak sikatzeko.

 

Muxu handi bat,

Asko maite zaitut!!
Zure admiratzailea


Utzi iruzkina: