Betaurreko madarikatuak!

Betaurreko madarikatuak! Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-05-24 15:23
1

Injustiziaz inguratuta dabil gure gizartea. Goitik hasita eta beheraino iritsiz, horrelako zerbait izango litzateke zerrenda hipotetikoa: Espazioko zaborra, Ozono-geruza, mota guztietako kutsadura, gerra eta gosea, gizarte arrazakeriaren edozein adibide....Denak telebistaren ispiluan ikusita

Gerturatuz goaz, eta gauzak primeran ikusten ditugu, oso gertu: anorexia, umeen obesitatea, ipurdi edo tripatxoaren hedapen geldiezina, zahartuz dioazen azalak, goiko (eta ez han goiko) ilearen desagerpena... Azken hauek ez genituen ikusiko, bista galduz joan gara eta, betaurrekoengatik izango ez balitz.

Betaurrekoak dira, orduan, mundu honetan egin den asmakizunik kaskarrena. Zertarako ondo ikusi hain gertu ditugun akatsak?

Betaurrekorik gabe hobeto biziko al ginateke? Alaiago? Lasaiago? Ala ergelen alaitasuna izango genuke gure soinean?

mikel

mikel 2006-05-25 00:51 #1

<p>Nahiko gauza "sujerenteak" idazten dituzu.<br />Irakurriko dizugu.</p>


Utzi iruzkina: