zzzzzz....
Polita da jendea lotan ikustea
lasai, muskuluak erlaxaturik...
kezka gabeko aurpegiak,
loaren sakonean desagertutako ametsak,
REM.
Badirudi bakea lortu dutela,
lotan dirauten gogoek.
Hala ere, beti dator esnatzea,
beti dator altxatzea,
egunari aurre egitea.
Eta ahazten ditugu amets goxoak,
nazkatu egiten gara, eta kexatu
egunerokotasun eta errutinaz,
monotoniaz... aspertu.
Baina behintzat gaua daukagu,
edo eguna, ohean pasatzeko,
begiak itxita kezka askori ez esateko,
baretasunean murgiltzeko.
Hilda egongo baginalez.
Iruzkinak
gregori 2007-09-28 09:57 #1
egia da, zein polita den lotan dagoen inguruko pertsona bat ikustea; niretzat su bati begiratzearen modukoa da, engantzatzen zaitu, flipatuarazi. orduntxe askatzen dira nahi eta desioak, harresi guztiak apurtzen dira eta bidai onirikoan galtzen gara, lebitatzen. zoritxarrezm zuk esan bezala, esnatzeko ordua heltzen da beti, eta bizitza amesgaizto bilakatzen da.
indezent 2007-09-28 11:37 #2
Jode, ze positibo zaudeten gaur... Ba niretzat aldiz, ez dago norbait esnatzen ikustea baino gauza ederragorik. Hori bai zoriona eta ez lo gaudela egiten ditugun eta jartzen ditugun aurpegi arraroak...
astrozoro 2007-09-28 12:24 #3
egunean zehar aurpegi arrotzek jartzen dituzten keinu zein maskara fortsatuen aurrean, gaueko lasaitasun eta naturaltasunak badu bere xarma. zaila da gabaz moeskeaturik egotea gero, baina indezent, batzuen goiza edo esnatzea arriskutsuegia da ingurukoen zegurtasunerako.
Sugoi 2007-09-28 13:12 #4
Beste batzuena aldiz, oso barregarria, batez ere denboratxo bat esna daramanarentzat.

indezent 2007-09-28 14:51 #5

Etzaizu arrazoirik falta astrozoro. Batzuk esantzean hobe izaten da hurrun egotea (horrrelako gauzak ikasle pixuetan ikasten dira). Niri aldiz, esnatzean buruko kableak entxufatu gabe ditudala iruditzen zait; ez dut egun osoan orduan baina tontakeri gehiago esaten... eta ez da gutxi esatea.

joksu 2007-09-30 12:37 #6
Jarrai poemak idazten, gehiago behar ditugu, asko, asko!

Loa jendea elkartzen duen beharra da, denok behar dugu egin. Hala ere bizitzako plazer handi bihur dezakegu. Enago ziur loaz, baina ohean egoteaz gutxitan naiz aspertzen. Ederra halaber norbait esnatzen ikustea, baina bere kaxa, geuk esnatu gabe.

Utzi iruzkina: