Politoxikomania

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-10-05 18:33

Ama negar zotinka entzuten dut
etxeko ateetan zehar,
eta nire errua da,
badakit niregatik direla malkoak.
Barkamena eskatu nahi diot,
baina ezin naiz ohetik altxatu,
dena aldatuko dela esan nahi diot,
baina ez daukat ezeri aurre egiteko indarrik.

Azkenengoa ama, azken aldia da...
utziko ditut, alkohola, kokaina,
irabazi egingo diet, pixkanaka.
Ez zintudan bultzatu nahi,
ez nizun ohiurik egin nahi...
Labana hori ere ez dut nik hartu
droga da denaren errudun,
a ze pakea lepoa moztu izan banu.

Agian hobe nuke hiltzea
eta zu lasai uztea,
nire sufrimenduarekin amaitzea,
historio honi bukaera ematea.
Negar malkotan itoko ote naiz,
izara artean galduko,
gelako bakardade ixilean erotuko.
Jasanezina da hau, ezin dut gehiago...

 

Normalean begi txarrez ikusten ditugu alkoholikoak eta orokorrean drogen menpe daudenak, pentsatzen dugu ez dutela bururik izan horrela bukatzeko eta euren bizitzaz gain etxekoenak ere kakaztu dituztela... ez dakiguna da politoxikomania gaixotasuna dela, politoxikomanoa, eskizofrenikoa edo depresiboa bezain gaixo dago, eta laguntza da behar duena, ez gure mesprezua. Antza, garunean gertatzen den zerbaitek pertsona batzuek, drogak eskeintzen zaizkienean, erraztasun handiagoz  baietz esatea eragiten du, menpekotasuna jasateko aukerak ere handiagoak dira eta droga bat uzterako orduan zailagoa edo ia ezinezkoa egiten zaie. Gure garuna aztertuko balute, esango ligukete zein probabilitate daukagun droga batetik engantxatzeko. Beraz, ez dezagun hainbeste epaitu eta lagun dezagun gehiago.

Fama txarra dute drogek, baina ez dira ez onak eta ez txarrak, erabiltzen ikasi behar da, besterik ez. Tresna gisa ikusi behar ditugu, errespetatu. Pozoiak dira, egia da, baina Paracelsok esan zuen dena dela pozoia, ala ezer ez dela pozoia, gakoa dosian baitago. Kontuz ibiltzea beraz, hori da garrantzizkoena. Ez gaitzan historiak erratu, ez dezagun kanpaina absurdurik egin, drogak izan dira, oraindik dira eta bti izango dira, eta beraiekin bizi behar dugu, betidanik egin izan den bezala.


Utzi iruzkina: