Irudi bat, besterik ez.
Argazki hau Getxophotoren webgunetik aterea da. Getxophoto, Getxon begihandi taldeak bultzatutako jaialdia da, non mota guztietako irudiak jarri dituzten kalean, erakusketan, zenbait egunetan aurrera eraman diren ekintza kulturaletaz gain.
Ez dakit zer duen argazkiak, neskak, begiradak... ezingo nuke azaldu zer adierazten duen bere aurpegian dirauen espresio horrek... baina hipnotizaturik nauka, ikaragarri gustatu zait. Sentimenduz betea dago, eta sentimenduz betetzen nau ni...
Iruzkinak
2007-09-30 19:40 #1

Millesker ongi etorrixagaitxik Sugoi!

Espero kontaktuan jarraitzia...

Ta argazkixai buruz.. badauka barreneraƱo sartzen dan xarma berezi bat bai, begira begira egonarazten zaitxuana...

hurren arte!

astrozoro 2007-09-30 21:04 #2
eta nork esaten dizu begirada tristedun giza androgino hori emakumea denik?

ikarotxo 2007-09-30 23:28 #3
Nik ez nuke lepoa jokatuko, baina nire ustez mutil bat da begirada serio eta enigmatiko honen jabea.

Sugoi 2007-10-01 10:45 #4
Ez dit inork esan ez, nik ondorioztatu dut, hori iruditzen zait eta. Dena den, berdin du, badauka zerbait begiradan... mutila zein neska izan...

ane 2007-10-01 20:35 #5
nei ere mutila iruitu zait baino bai, badu zerbait. Eta Getxora hurbiltzerik izan ez deten arren, sekulako iniziatiba iruitu zait, goraipatzeko modukoa (web orrian pixkat saltseatzera noa...)
Utzi iruzkina: