Etorri zara...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-10-06 14:49
2

Gaur zutaz gogoratu naiz eta ez dakit zergatik. Gaur, fakultatera heltzean ikusi zaitudala iruditu zait, baina ez zinez zu, soilik zure antza pixkat duen norbait. Klasean, filosofo artean galduta, atzera eta aurrera betikolez, zurekin egoteko gogoak sartu zaizkit aspaldiko partez, bapatean, pixka bat hitz egin, beste barik. Mezuren bat bidaltzea ere pentsatu dut, badakizu, zelan, nondik zabiltza, ikasten jarraitzen al duzu...

Eta klasetik irten naizenean, han zeunden, ohiko den bezala, jende guztia agurtzen. Aspaldiko! Irribarre bat eta bi muxu, zuregan normalak diren adeitasun eta pozez. Baina ni dardarka utzi nauzu. Kortesiasko bi muxuengatik... edo, agian zure agurraren berotasunagatik. Jendaurrean mintzatu behar den hizlari berria bezala, zure aurrean txikitu naiz. Nire eguneroko hitz egiteko erraztasuna desagertu da eta hitz bakoitza kontrolatzen ez dudan hizkuntzaren batean bagenbiltzalez pentsatu behar izan dut. Eskuak izerditan, aurpegia gorri ziurrenik eta hankak eta ahotsa dardar batean, korrika irten nahi nuen, edo ostrukek bezala burua lurpean sartu.

Etorri zara, berriz. Eta ez dakizu zein alai eta pozik nagoen, soilik elkarrekin egon garelako momentu batez. Berriz, etorri zara. Eta ez dakizu zein urduri eta triste nagoen, berriz, ezin zaitudalako jada gogotik aldendu.

Zure aurrean ez naiz ni, ez dakit nor, baina ni ez. Begietara begiratu eta ume lotsatia bihurtzen naiz, izkutatzeko amatxuren hankaren bila. Badakit badakizula. Nabaritzen da ezta? Orduan konturatu zinen eta gaur ez da ezer aldatu, zu guztiaz ohartzen zara. Ez al zara ba pentsalaria! Behintzat, batera gaudenean gorputza kontrolatu ahal izango banu! Eta nik uste nuen autokontrol handia nuela... Beti ez naiz pentsatzen dudan hori, ez nekien, oraindik ere horrela jarriko ninduzunik. Hori ere berria da.

Baina tira, berdin dio denak. Berriz alde egingo duzu eta berriz bueltatuko zara eta... berriz jarriko nauzu honela, pozik, triste, alai, urduri... Agian hori izango da maitasuna, kontraesana. Edo, agian, oroitzapenen arratoak baino ez dira horiek. Dakidan bakarra da zurekin egon nahi dudala orain, izerdiak eta dardarak irrigarri usten nauten arren.

oier u.

oier u. 2009-10-06 18:53 #1

Horregatik da hain ederra gure "maitemindu" hitza...<br />

Sugoi

Sugoi 2009-10-06 19:26 #2

Ostra ba, inoiz ez naz konturatu...


Utzi iruzkina: