Betiko zai naukazu Igone...
Goizaldeko ordu biak dira eta lo egin ezinik nabil, bihar klasera joan behar dudan arren. Ez dakit zergatik baina, gaur gauean zutaz gogoratu naiz eta inoiz baino gehiago sentitzen dut zure falta. Zure azken besarkada behar dut, gogor gorra; zurekin azken elkarrizketa; bizitza nolakoa izango litzatekeen jakitea, oraindik hemen egongo bazina, nire ondoan, betikolez larregi urrundu barik; zer egongo zinateke egiten? Nondik ibiliko zinen? ... Gaur arte ez dut ulertu, ez dut onartu, eta ziur bihar ere berdin egongo naizela berriro, aurrera jarraituz. Baina gaur ezin dut. Ez naiz begiak itxi eta besterik gabe loak har nazan uzteko gai. Angustia izugarria somatzen dut, barneak pilo bat pisatzen dit, bihotza berunezkoa banu bezala.
Ezingo dut inoiz ahaztu hil zinela esan ziguteneko goiza. Ikaragarria da garunak momentu txarrak ondo gordetzeko duen gaitasuna, gorrotagarria... Dena gogortazen dut, egun hartako gertakizunen segidan ez da denborarekin ia detailerik galdu. Nolabait, nire begiekin pelikula baten eszena grabatu banu bezala, soilik gainazaleko kolore eta formei arretarik jarri ez niela...
2004ko Azaroaren 18a zen, ostirala. Ni ez nengoen gure gelan, ondokoan baizik, bertan ematen genuelako letretako matematika Nerearekin. Zortzirak pasata ziren jada, hori ere ezingo dut ahaztu, Nerea beti garaiz zetorrela eta kezkatzen edo behintzat harritzen hasiak baikinen. Harritu ez gintuena zu ez agertzea izan zen, azken finean, askotan galtzen zenituen klaseak... Azkenean heldu zen Nerea, korrika zurbil, paniko eta pena arteko aurpegiarekin; orduan bai, kezkatu ginen.. Komentatu zuen, totelka, jakingo genuela gaixorik jarri zinela aurreko bi egunetan (askok ez genekien ezer). Horren ostean askatu zuen bomba, hitzek ahal izan zuten moduan irten zirelarik... "ba, hil da...". ZuriƱeren oihu-negarrak gelako isiltasuna hautsi zuen eta gainerako klasekide gehienen malkoek jarraitu zituzten bereak. Nik ezin nuen negarrik egin. Aulkian geldi geratu nintzen, berria jaso aurretiko postura berean. Dena kanpotik ikusiko banu bezala, astiro gertatzen ari zen guztia, oso astiro... Atzera begiratu eta Ainhoa ikusi nuen isilik negarrez, aurrean, Itxaso ni bezain izoztuta zegoen. Nola zitekeen? Azteazkenean zurekin egon ginen eta tripako min tonto ura kenduta ondo zeunden... edo behintzat hori ematen zuen. Ezin zen egia izan...
Baina bazen. Inoiz gertatu zaidan gauzarik egiazkoena gainera, hainbeste ezen guztiz bizirik baitut oraindik oroitzapen hori, segundu bakoitza... Gela husten hasi zen eta, egiten ari nintzenaz gehiegi konturatu gabe, bakarrik egoteko lekuren bat bilatzen nuen begiradarekin, erdi galduta hain ezagunak nituen pasabideetatik. Laborategiko atean paretan egiten zuen hutsunea aurkitu eta bizkarra horman jarrita gorputza erortzen utzi nuen pixkanaka. Ez neukan indarrik Igone; babeslekua topatzerako agortu zitzaidan indar guztia. Eta lurrera erortzearekin batera hasi ziren malkoak ere masailetan behera irritatzen, nahita ere eutsi ezin nielarik. Momentu horretan dena zen niretzat ezezagun: irakasleak, ikaskideak, lagunak! Baita ikastola bera ere. Nire baitan ezkutatu nahi nuen dordoken gisan, baina argi geratu zait askotan dordoka izateko oskola falta zaidala... Noraezean hasi nintzen oinez ikastola osoan zehar, eta behin kalean, besarkada batekin egin nuen topo. Eman zein eskatzeko gai izan ez nintzen besarkada hura. Ez zuen axola nork ematen zidan. Beso horien artean babestuta betiko geratu nahi izan nuela baino ez dut gogoratzen jada.
Hurrengo egunetan ez nuen gehiago negarrik egin. Ez nuen ezer sentitzen. Ez zaitez haserretu; ez nintzen gai. Niregan pena eta tristura bilatzen nituen etengabe. Orduro. Egunero. Alperrik. Ez nuen ezer aurkitzen edo ez nuen ulertzen. Ez nekien. Blokeo bat neukan. Hain izan zen gogorra kolpea... bapatean etorri zitzaidan eta ez nintzen asimilitzeko kapaz izan. Elizan esateko diskurtsoa prestatu genuenean ere ez. Ez nintzen gertatu zenaz konturatzen hileta egunean zure gurasoak ikusi nituen arte. Bufff, gehiegizkoa izan zen. Negar malkotan itoko nintzela uste nuen. Gaur egun ez dakit oraindik nola lortu nuen zu omentzen zintuzten hitzok esatea... zotin artean...
Hala ere uste dut ez dudala lortu benetan ulertzea. Heriotza ulertezina da bizi denarentzen. Badirudi, Igone, bidai luze batean zaudela orain, inkomunikatuta, oso urrun... baina laster bueltatuko zarela irribarrea ahoan, bizi dituzun abentura guztiak kontatzeko irrikitan. Nik beti itxarongo zaitut, eta espero dut zure bidai horretatik argazki asko ekartzea, ziur barre pilo egingo dugula! Ez du inporta etorriko ez zarela jakiteak, ez bada hori sentitzen dena. Nahi gabe bada ere jarraituko dut zain. Ezin delako heriotza ulertuz bizi. Ezin da, jakinik, ez zarela. Inon. Inoiz ez berriro. Jada ez. Ez zara zure ama bizirik mantentzen saiatzen dena. Edo zai naukan laguna. Ez zara oroitzapena sikiera, inor ez baita oroitzapen... Zu ez zaude. Amaitu zinen, akabo. Zutaz hitz egiteak ez dauka zentzurik, hizkuntz akatsa da! Baina jasanezina da guzti hori. Gogorra. Zaila edo, are ezinezkoa. Beraz, niretzako badute hartzailerik hitz hauek. Abentura artean hartuko duzu tartetxo bat botila batek zein edozein postarik eramandako hitzok irakurtzeko, nik bidaliko ez dizkizudan hauek. Jasoko dituzu nonbait, badakit hori. Eta lasai, ez naiz haserretuko erantzunik ez jasotzeagatik. Ez idatzi. Gorde istorioak batera gaudenerako Igone, amets edo oroitzapenetan, desioetan... Gustura entzungo ditut. Atsegin handiz...

Iruzkinak
Ainhoa 2009-11-05 14:02 #1
Berdina sentitzen dut.
Zai nauka ni ere, gertatu zenetik hona. Ulerkaitza da dena, ezin sinistu berriro bueltatuko ez dela.

Ametsetan aldiz, askotan egoten naiz berarekin. Pozik gaude, eta berak normalean esan egiten dit hilda dagoela, baina nirekin hitz egin nahi zuela. Ta ni pozik hitz egiten dut berarekin eta kontatzen dizkiot aldatu diren gauzak. Pilo bat aldatu baitira. Eta egunean zehar ere gogoratzen naiz berataz, nola kontatuko nion gertatzen ari zaidan guztia, edo nola gustatuko litzaidakeen berarekin konpartitzea.

Egunen baten geratu gintezke lohitzu ta gereizondora hurbildu edo.

Sugoi 2009-11-05 16:01 #2
Nahi duzunean, baina oin pixkat urrun zabiz ez? ;)
arrate 2009-11-26 23:59 #3
ni ere animatu naiz bloga egitera, holandara noanez... blogak.com/batzutan
eztakit non idatzi ahal dizudan bestela...
Utzi iruzkina: