ASKI DA!
Zapatuan gertatutakoa, jasaten dugun etengabeko errepresioaren erakuslea
baino ez da. Zuzenbide estatu batean bizi garela baino ez dut entzuten espainiar
komunikabideetan, eta nazio demokratikoa garela komunikabide euskaldunetan, nik
ordea, ez dut demokrazia hori inun begiztatzen... itxu geratu ote naiz?
Ez naiz ni izango Ertzaintzarekin sartuko dena, ezta manifestari 'iraultzaileekin'
sartuko dena ere, egingo dudan bakarra eserialdian gelditu zirenak txalotzea da.
Hori bai, esan behar dut: ASKI DA! Gure ideiak ilegalizatzen ari dira,
kondena bete duten presoak bahituta dauzkate, adierazpen askatasunaren eskubidea
ere kendu digute. Egunkariak itxi, zentzubako atxiloketak egin, torturak etab.
Nik jada ez dakit non bizi naizen, zein urtetan, ez baitut ezer ulertzen.
Mesedez norbaitek azal diezadala.
BAKEA NAHI DUGU!!!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA ETA ASKEA!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: