Aske zaren kolore...
Berdea: itxaropena, gorria: pasioa Denak du kolorea, zelakoa da askatasuna? Urdina behar du izan, zeruak bezala, txoriek bertan libre ematen baitute. edo agian zuri izango da, edo beltza, inmensidadea eta ezereza aldi berean. Askatasunaren kolorea jantzi nahi dut, eta inoiz ez erantzi, azala bailitzan. Soilik era honetan jakingo dut zer den urdina usaintzea, zuria dastatzea, beltza ukitzea, denak ikusi eta entzun… Zentzu guztiak bizi ditut, askatasuna, osotasunean, sentitzeko gai izateko.
Iruzkinak
Gorka 2007-01-16 01:26 #1
Polita, benetan. Zure artikulua irakurritakoan koloreek ezkutatzen dituzten sentimenduak zeintzuk diren jakin dut. Urdinarekin geratzen naiz: itsasoa, bakea, askatasuna... Inoiz amaitzen ez den mundua niretzat, galdu eta itzultzeko gai izatea kostatzen zaidana. <br />
astrozoro 2007-03-13 21:50 #2
polita holako erantzunak jasotzea, ezta? <br />
astrozoro 2007-03-13 22:37 #3
kaleidoskopioa?
Utzi iruzkina: