21 días fumando porros
Mmmmm, nola deskribatu erreportai hau? Manipulazioa, drogen aurkako propaganda merkea, sentsazionalismoa, txorakeria hutsa... Martin barriusoren artikulu honek dena esaten du dokumentalari buruz. Beraz, nik kannabisarekin izan dudan experientzia kontatu baino ez dut egingo.
Bueno onertu behar dut pixkat goiz hasi nintzela porroak erretzen, hamahiru urte nituen, ia hamalau, eta uda zen, garai ezin hobea gauza berriak probatzen hasteko. Bi urte ziren jada alkohola probatu eta kontsumitzen hasi ginenetik, egun, pentsatzen jarrita, gazteegiak ginen inongo zalantzarik gabe. Baina tira, ez dago orain aldatzerik eta, niri behintzat drogekin jolasean goiz hasteak kalte baino onura gehiago ekarri dizkit. Egia esan lehenengo porroa aurreko udan probatu genuen, hamabi urtekin, baina uste dut kanuto bakarra lortu genuela, zenbatentzako, zortzi-hamar bat pertsonarentzako? Emaitza, nuloa noski. Hor ginen berriro beraz, substantzia debekatua eskuetan, papera, tabakoa eta bost euro hatxis lau-bost pertsonaren artean, benetan merke ateratzen zitzaizkigun arratsaldeak... nork egingo du lehen porroa? Ez dut gogoratzen nor animatu zen lehenengo, Igone ziurrenik, holako praktika hartu zuen gero! Lehenengo kaladak, niretzako ez ziren oso atseginak izan, tabakoa ez nuen gustuko eta oso antzekoa iruditu zitzaidan, pixkat gozoagoa agian. Baina segituan aldatu nuen iritziz kea sinapsietara heltzerako. Lehenengo aldiak izan ziren onenak, bueno, onenak ez, dibertigarrienak, beste kontsumo mota bat zen.
Uda osoa eman genuen horrela, ia egunero porroak erretzen, arratsalde osoan barrezka, begi gorri eta lelo aurpegiarekin. Ikaragarria zen. Pasada bat. Ez dago ezer hoberik adin hortako gazte batentzat. Nola ez ditu ba jendeak porroak erreko! Ez nioke inori gomendatuko hain gazte hastea, bakoitzak ikusi behar zer gaitasun duen bere burua kontrolatzeko eta zein puntutaraino dakien norberak nor den. Kontua da ia egunero kriston moroiagaz heltzen ginela etxera; amak bazekien probatu nituela, baina noizean behin bakarrik erretzen genuela kontatu nion. Banekien egunero erretzea gehiegi zela esango zidala, nik ere banekielako egunero erretzea gehiegi zela. Etxera heltzen nintzenean ez nekien zer egin, hitz egiteko gogoekin heltzen nintzen etxera baina pentsatzen nuen asko hitz egiten banuen ama konturatuko zela, eta sofan jesarrita isil-isil geratzen nintzen; edozein elkarrizketa saieztu nahian... ezin zen ebidenteagoa izan!!! Jajaja!!!
Esan dudan bezala banekien asko erretzen genuela, baina, ze ostia, kriston barreak botatzen genituen, benetan, lehertzeraino eta, azken finean, uda zen eta kapaz ginen etxean ematen ziguten dirua geure "bizio" horretarako ondo administratzen. Denbora librea genuen eta disfrutatu egiten genuen, besterik ez!!! Baina uda ez da betirako, noski, eta kurtsoa hastearekin bat, gure ohitura horiek birplanteatu nituen. Gauza bat da udan erretzea eta beste bat ikasten gauden bitartean erretzea. Beraz, utzi egin nuen. Ez soilik porroak, nik, eta beste lagun pare batek, koadrilla utzi genuen. Jada ez zen hasierako lau laguneko taldea; herriko porreta asko biltzen ginen plaza horretan, baita gehiegi atsegin ez genuen jendea ere. Esan dezagun "gazte problematikoak" zirela, eta ez genuela eurek moduan bukatu nahi, gu neska formalak baikinen!!! xP Ni ez nengoen neure buruaz ziur eta nahiago nuen pertsona horiekin ez ibili, ez nekielako beste ezer eskeintzekotan zer erantzungo nuen eta gainera, euren gustuko anbientea gorroto nuen. Porroak eta koadrilla hori utzi genituen beraz, inolako arazorik gabe, inolako abstinentzia sindrome edo humore aldaketa txikiena jasan gabe. Hamahiru-hamalau urte baino ez geneuzkan eta ez genuen porroak erretzeari uzteko arazorik izan, hiru hilabetetan zehar egunero erretzen egon ginen arren.
Ordutik nire kontsumoa gora-beheratsua izan da. Ez dut zenbat denbora baina badakit denboraldi bat eman nuela porroak berriz probatu barik. Gero berriz hasi ginen koadrillan erretzen, ez egunero, noizean behin. Asteburuan, jaietan... betikoa. Esan daiteke nahiko gutxi erretzen genuela. Eta ia beti udan. Duela pare bat urte hasi nintzen ja serioski erretzen, esan nahi dut, ohitura batekin. Astean zehar ez, agian baten bat, baina ez normalean. Asteburutan bai, gauetan, kafe, sisha eta kuxinen artean. Pasa den urtean, bakarrik bizitzen hasi nintzela eta egunero erretzen hasi nintzen. Egunean bat, gehienez pare bat, txikitxoak (niri laister egiten didate efektu). Azterketak zirenean ez nuen erretzen. Eta orain, duela bost hilabetetatik ere ez dut erretzen. Noizean behin baten bat. Hilbatean bat, media eginez gero, akaso gutxiago (depende norekin nagoen, ze garaitan gabiltzan etab.). Sei urte daramatzat kannabisa kontsumitzen, garai "sekoak" tartean. Eta aski frogatua dut ez didatela menpekotasunik sortzen. Nolabaiteko menpekotasun psikologikoa bai, hori argi dago. Ez zait ezer gertatzen porroak ez erretzeagatik, baina hatxisa kaxoi barruan baldin badaukat porro bat egingo dut ziurrenik gauean. Baina hori bera txokolatearekin gertatzen zait, tableta bat armairuan daukadala badaukat egunero zatitxo bat baino ez bada ere jan behar dut, borondate kontua da. Kannabisak gustuko edozein janari, kirol, edo beste praktikak sortzen duen menpekotasun bera sortzen du, apetentzia da, besterik ez.
Erreportaian agertzen diren ex-adikto horiek geta hutsak dira. Beraien akatsen errua kannabisari botatzen diote, ez dira euren ekintzen erantzule. Kannabisarekiko adikzioak ez zaitu holako edo halako egiten, baizik eta holako edo halako izateagatik bihurtzen zara adikto. Norberak bere burua ez ezagutzeagatik eta bere jokaeren erantzule ez izanagatik ezin duzu suposatu gainerakoak ere horrelakoak direla, eta zuri gertatu zaizun moduan, mundu guztiari kannabisarekin bizitza pikutara joango zaiola pentsatzen duzulako, legalizazioaren aurka agertu. Ez da irresponsablea drogak kontsumitzen dituena, kontsumitu eta gero errua drogari botatzen diona baizik, bere ekintzak asumitu nahi ez dituena!
Noski, droga bat hartzean, kannabisa, kafea, heroina, kokaina, extasia, tripiak, mongiak, alkohola, tabakoa zein edozein motako farmako legalak izan jakin beharra dago gorputzean zer sartzen ari garen (farmako legal gehienen kasuan behintzat suposatzen medikuak badakiela zer hartzen dugun... baina komenigarria da gu ere ondo informatuak egotea). Ba al zenekiten 10gr kafe hartzea kokaina gramo bat hartzearen baliokide dela? Bai, kafea ere droga da, eta tolerantzia eta adikzio fisiko maila altua du (kokainak ez bezala). Drogak hartzerakoan kontuan eduki behar den gauza bakarra da pozoinak edo botikak izan daitezkeela ematen diegun erabileraren arabera, edo soilik bizitzaz gehiago gozatzeko tresna/bide paregabeak. Kontsumo arduratsua eginez gero ez dago inongo arazorik, eta beste mundu batzuk exploratzea ere ez dago txarto. Ezta?
Iruzkinak
Ainhoa I. 2009-05-29 11:00 #1
15 minutu baino gehiagoz ezin izan nuen erreportaia ikusi. Amorru handia ematen zidan benetan esaten zituzten txorakeri guztiak, zeren txorakeriak baino ez dira.
Bestalde, ikusi duzu beste erreportaietako bat, 21 días sin comer edo dena delakoa. Hori bai ergelkeria. Jan barik egotea badakigu gogorra dela. Baina boluntarioki ez jatea eta elikadura nahaste larria izateagatik ez jatea ez dira gauza bera!
Asko gustatu zait zure atzerabegirada. Arratsalde zoragarriak horiek!
Beste gauzatxo bat, 10 gramo kafe zenbat dira bada! Normala kokaina gramo baten efektu bera izatea. jaja. Maggieren irudia etorri zait burura, Bartek kafezko izozkia eman eta zorutik ibiltzen hasten denean jajaja.
besarkada bat!
PD: mezua idazterakoan beti esaten dit ia errobata naizen. Ez dut inoiz lehenengoan ondo ikusten. xD

Sugoi 2009-05-29 11:18 #2
Ba hasi beharko zara pentsatzen ia robota zaren! Jajaja! Hamar gramo kafeina dira 100 bat kafe normal, edo 50 bat expresso (kafe kontzentratua). Baina kokaina fila bat, dakidanagatik dira 100 bat mg, gramo batean hamar batek hamar filarako ematen duelako, ez? beraz, gramo bat kafe, hau da, hamar kafe edo bost expreso fila baten antzeko efektua dute. Baina, egunean bost expresso hartzen dituen pertsona seguru ez dutela egunean fila bat sartzen duen pertsona bezain txarto begiratzen. (Uste dut kalkuluak ondo egin ditudala...). Kafeari buruzko informazio gehiago: http://www.escohotado.com/historiageneraldelasdrogas/cafeina.htm

Anorexiaren erreportaia atzo egon nintzen ikusteko baina berandutu zitzaidan... gaur ikusiko dut, a ver ze txorakeria den!!

Bueno Ainho, muxu bat, ikusi arte!!
iraide 2009-05-30 10:14 #3
Aupa Fernanda!!!! Jajaja! Zergatik ez dute droga legalak egiten duten efektoei buruzko erreportai bat, lotsabakoak??? kanal hau ikusea geroz nazkagarriagoa egiten zait. Hermano mayor ikusi dozue? No tiene desperdicio! Mosu pila Sopeloztarrak!!
Utzi iruzkina: