Sare sozialen eragina

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-05-19 15:35

Jean Fernando Anleu  gutemalako herritar bat da Twitterren proposamen bat egin zuena. Bertan Rodrigo Rosenberg abokatua hil zutenak atxilotzea proposatzen zuen. Sare sozialean idatzitako mezuaren ondorioaz Jean Fernando Anleu kartzelara bidali zuten.

Baina hori ez da guztia. Rodrigo Rosenberg bere hilketa baino egun batzuk lehenago bideo bat egin zuen non bere hiltzaileak nork izango zen esaten zuen. Horren ondorioz Alvaro Colom inplikatutako bat, eta gainera, Guatemalako presidentea dena.

Hori dena dela eta, Alvaro Colomek beste bideo bat kaleratu zuen non hilketarekin zer ikusirik ez zuela esaten zuen.
Azken bideo hau ez da izan batere sinegarria  Guatemalako herriatarrentzat. Izan ere, askok uste dute, Jean Fernando Anleu kartzelatu zutela Rodrigo Rosenbergen kasuarekin zer ikusi zuten beste hainbat gauza kalera ez ateratzeko.

Nola liteke horrelakorik XXI.mendean gertatzea? Oso ohikoa den galdera eta oso erantzun erraza duena: berekoi hutsak garelako


Utzi iruzkina: