Daniel Innerarity
Daniel Innerarity, Bilbotar filosofo eta saiogilea, Huheziko fakultatean hitzaldi bat eman zuen Otsailaren 21ean. Bertan, galdera baten inguruan mintzatu zuen: nola biziraun ezagutzaren gizartean?
Lehen, gure aiton- amonek, jakin zitekeena bakarrik zekiten baina, gaur egun, informazio gehiegi iristen zaigu eta honek ondorio kaltegarriak ekartzen ditu. Lehenik, dakiguna eta jakin ahal genukeena bereiztu egin behar dira. Garai honetan, informazioa mugagabea da baina Informazio gehiegikeri horrek, gizartea lelotzea lortu du. Ezinezkoa da dena jakitea eta horretarako, informazioa gestionatzea beharrezkoa egiten da. Baliozko eta baliogabeko informazioa bereizteko zailtasunak direla eta, jendea nahastu eta lelotu egiten da. Gainera, gizartea etengabeko hedapenean doa eta gutxiago pentsatzera bultzatzen gaituzten objektuak asmatzen jarraitzen dute. Daniel Innerarityk zenbait estrategia ematen ditu informazio gehiegikeri hori saihestu ahal izateko:
· Atentzioa kudeatu
· Informazioa deuseztatu
· Zure buruarekin pentsatu
· Kooperatu
· Xehea izan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: