Laister dira karnabalak eta ...

No profile photo altoshornos | 2009-01-28 12:25

Aitzaki horrekin bloga martxan jarri gura nuke, bai. Esan egin nuen, eta orain, esandakoa bete egin behar, beraz, karnabalak banator, karnabalak aitzaki hartuta.

Zirko handi bat muntatzea pentsatu dugu. Txikienak animaliz jantziko ditugula pentsatu dute eta besteok... ba besteok irudimena erabili beharko dugu. Ez dirudi zaila, baina errazagoa izango da ideiak trukatzen baditugu, ezta?

Eta baten batek disfraz zaharren baten osagaiak aprobetxatzeko moduan baditu, edo hau edo beste lortu dezakeela pentsatzen badu, esan, horren arabera jantziko gara eta.

Hala, ea nork erantzuten dion honi,
oihana


Utzi iruzkina: