Firefox erabili EUSKARAZ DELA
Joxek esan zigunari jarraituz, Firefox bilatzailearen inguruko iritzia emango dut blog honetan: Internel Explorer-ekin alderatuz Firefox-ek dituen abantailak ematen saihatuko nahiz.
Lehen nabigatzailea izan zen Netscape-n anai bikitik Mozilla sortu zen. Mozillak, Firefox (nabigatzailea) eta Thunderbird (posta elektronikoa) sortu zituen.
Firefox 2.0ak asko laguntzen gaitu euskaldunoi: alde batetik, Xuxen zuzentzaile ortografikoa deskargatzeko aukera dugulako, gure interneteko aplikazioetako hidatziak zuzentzeko (adibidez, posta, bloga); eta bestetik, Euskalbar instalatu dezakegulako (euskarazko 8 hiztegi beti eskura jartzen dizkigulako).
Baditu beste hainbat abantaila ere: pop-up deituriko publizitateak saihesten ditu, birus gutxiago sartzen dira (bere filtroei esker), fitxen bidezko nabigazioa du, segurtasun aldetik ere, Phising erako arriskua minimoa da (segurtasun arazo bat sortu eta egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko proposatzen du), software librekoa da ETA GAINERA EUSKARAZ.
Software librearen alde nagoen aldetik, oso garrantzitsua iruditzen zait Firefox erabiltzea. Baina, nazkatuta nago Windows sistema operatiboak ematen dituen milaka arazoez. Linux instalatuko nuke nire ordenagailuan, baina modem bidezko konexioa dudanez ezin dut nabigatu. Beraz, badakizu, sofware librea bultzatu eta utzi Windows alde batera. Animatu zaitez Kubuntu, Ubuntu edo edozein sofware libreko sistema operatiboa jartzera. GAINERA EUSKARAZ DA ETA EUSKARA BULTZATU BEHARRA DUGU.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: