Zoriontsua da
Noizbait bere bizilekua izan zuen hark ez du itzuli nahi, bera izaten jarraitu gura du, etiketa bakarrarekin, bera. "Bizirik nago ezta?" galdetzen du, eta zoriontsua da. Inongo herrian ihes egiteko beharrik gabe, bera.
Eguzkiari kaxatxo bat eraiki dio aske izateko eguzkiak egunik baldintza ez dezan, gauez bizitzeko, amets egiteko, gozatzeko. Gauez begiak zabaldu eta iluntasuna ikusten du baina zoriontsu da. Bakarrik dago. Eta gezurren munduan zoriontsu da egiak baino gozoagoak direlako.
Ilargiak kontatzen dizkion maitasun istorioak entzuten ditu irripartsu iluntasun argituan eta intziriak irribarreen ETTra bidali ditu, lanera. Eta esaten dio bere izarrari itsasoaren beste aldean itxarongo diola, baina ez dadila egundo etorri, zoriontsua delako. Eta pentsatzen du gaur amaigabea amaituko dela, bapatean.
Lainoak eskuekin baztertzen ditu zer ezkutatzen duten ikusi nahian, behin eta berriro saiatzen da. Zoriontsua da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: