Zabaletaren hiltzailea kalean 3 egunez

akordatzen 1456130619539 Denboran bueltaka | 2006-07-20 22:37

Albiste tristeak gaurkoak, libanon ez dakit zenbat hildako, hurrunegi gertatzen da baina zeozer sentitzeko, zapping-ik ez egiteko. Eta hurrago Aitor Zabaletaren hiltzaileari emandako hiru egun libreren baimena. "Portaera onagatik" antza. Ez dut zalantzan jartzen bere portaera ona, baina ezberdina al da bada euskaldun edo erdaldun baten odola? Garestiagoa ahal da euskalduna ez dena? Hori ematen du! ETAko batek pertsona bat hil eta 70 urteko espetxe zigorra jasotzen du, Aitor Zabletaren hiltzaileak 17 urteko espetxe zigorra, batek daki bihar kalean izango ahal den eta gainera 3 egunez kalera irtetzeko baimena. Justizia da hori, ezta? Galde dezatela Zabaletaren etxean!

Hildakoa ordaindu beharra dago, ados, baina neurri berean, denek gauez tapatzeko manta berdinak eta ez batzuk lumazkoak eta besteak alanbrezkoak. Ez ahal da bitxia ultraezkertiar batek ETAkoen kasuan gartzela zigor ikaragarriak eta torturak jasan beharra eta Guerra bezalako ultraeskuindarrek alfonbra gorriarekin gartzelatik irtetzeko erosotasun eta pribilegioa izatea?

Barka biezat barkatu beharrekoak baina hau ez da justizia eta are gutxiago justua. Hau ez da gizalegea, hau ez da eskubidea, hau ez da diotena, hau kaka zaharra da!

Nire babes guztia Zabaletaren senitartekoei, inor ez banaiz ere beharra nuen esateko, justiziak ipurdikoak eman arren ez etsi eta jakizue ez zaudetela bakarrik.


Utzi iruzkina: