ustezko behartsu bi
Eskale edadetu bi ikusi nebazan bilbon, kaleko banko horreetako baten jarrita, txaketa sendo bana euren sorbaldetan eskegita. Alkarrekin jarrita egoazan arren bakarrik egoazala begitandu jatan. Edadetuak zirela teta pena sentidu neban.
Ez zan denbora asko pasatu harik ta alkarri begira luzaro geratu ziren arte, barretxo bat alkarri eskeini eta emakumeak gizonaren sorbaldan lasaitu zuen bere burua. Neroni ere barre bat maraztu jatan ezpainetan, lasaitu egin nintzen uste baino hobeto egoazalako, ez egoazalako bakarrik.
Pentsetan dot hain indibidualista bihurtzen ari dan gizarte honetan sarri harritu egiten gaituela edadetu zoriontsuak ikusteak. Eta beldurtu, gu zer izango garen beldur garelako. Bi hareek baino zoritxar handiagoko eta aberastasun handiagoko jendearekin gurutzatzen naz egunero kalean eta halan eta be behartsu hareei begiratu neutsen. Beharbada ez dira zoritxarrekoak, beharbada ganontzekook gara behartsuak, baina eurak baino hobeak eta zoriontsuagoak garela pentsatuz oheratu nintzen gau haretan. Gaur ez dot bardina pentsetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: