Jo egin nau
-Jo egin nau, baina normala da, 8 ordu beharrean pasa ondoren? Nik ere joko nuke beharbada! Ez dit min handirik ematen. Azken finean nik ez dut lanik egiten, etxekoa eginbeharra baita! Gainera, bere lana neketsua da. Gizon ona da, nik badakit bere barnean sentitu egiten duela eta niri emandako kolpe bakoitzak bera mintzen duela ni baino gehiago. Badakit esan egin didalako, begietan nabari zaiolako. Maite nau eta maite dut, eta esan dezala jendeak gura duena, ez dute ulertzen. Ez dute deus uletzen. Ez nau telebistako emakume gajoak legez odol hustuko, horiek monstruoak dira, ustel daitezela gartzelan. Nire Andrés berriz, hain da goxoa batzutan...
Honelakoak idazteak, imajinatzeak, urduri jartzen nauen arren urduritasuna beharrezkoa da lorik ez hartzeko, bizitzako gau zailak begiak zabalik igarotzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: