Babeseko etxebizitzek dituzten baldintzak salatu dituzte gazteek
Herriko gazte taldea udaletxearen aurrean batu da babes ofizialeko etxebizitzak duten baldintzak salatzeko
ainara garcia
Atzo izan zuten Ajangizeko gazteek beraien bigarren batzarra. Izan ere, Udalak Babes Ofizialeko Etxebizitzen gainean onartu berri dituen baldintzak egokiak ez direla uste dute. Lehenengo batzarra domekan izan zuten eta Babes Ofizialeko Etxebizitzen aurkako zenbait puntu agertu zituzten. Euren esanetan, «badirudi Udalak ez duela gura herriko gazteak bertan geratzea, kanpotik etortzea bai ordea». Adierazitakoa frogatzeko asmotan, Gernika-Lumoko Udalak Santa Luziako etxebizitzentzako jarri dituen baldintzak Ajangizkoekin alderatu zituzten. Aldameneko beste zenbait udalek jarritako baldintzak eurenak baino hobeak direla adierazi zuten.
Baldintza ezberdinak
Izan ere, Busturialdeko beste herriekin ere alderatu zituzten beraien baldintzak. Besteak beste, Ibarrangelukoek baino %60 gehiago irabazi behar zutela adierazi zuten. «Ibarrangelun, gutxienezko diru-sarrera gordina urtean 9.000 eurokoa izatea eskatzen dute; Ajangizen berriz, 15.500 eurokoa».
Era berean, erroldatuta izan beharreko gutxiengo epearen aurka ere agertu ziren: «Gernikan, bete beharreko baldintzetako bat sei urtez erroldatua egotea da, baina, Ajangizen nahikoa da 2004ko abenduaren 31tik erroldatua izatea».
Aldarrikapen horiekin, «herrietako baldintzak, guztientzako berdinak izan daitezela» adierazi gura izan zuten.
Bestalde, gutxieneko diru sarreraren murrizketa egitea, erroldarena moldatzea eta 24 etxebizitzetatik gutxienez 6 alokairurako izatea eskatu zuten. Hain zuzen ere, «baldintzak berraztertzea» eskatzen dutela esan zuten.
beñat erezuma
gazte taldeko partaidea
«Hartutako erabakiak ez du zentzurik. Herriko gazteen beharrizanak kontutan hartubeharko lituzkete»
ainhoa bernasola
gazte taldeko partaidea
«Alde batetik erroldaren baldintzaez dut ondo ikusten, bestetik diru-sarrera altuegia da»
Iruzkinak
Utzi iruzkina: