...txikia naiz...

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-10-23 16:31
3

Ez didate erakutsi handi izaten. Txiki izaten ere ez. Handi izaten ikastea erreza dela iruditzen zait batzuetan. Baina txiki izaten ikasi egin behar da. Txiki izatea berezi izatea da. Txiki izatea, izaten jakitea da. Handiaren beharrik ez izaten jakitea. Txikiok ez gara konformistak, protesta egiten dakigu, borrokatzen dakigu, defendatzen dakigu. Handiek horretara eramaten gaituztelako, gehienetan.

Zortekoa naiz. Irakasle paregabe baten lekzioak jaso ditut aspaldion, eta berak gidatu nau aspaldian arretua neukan txikitasunaren kontzeptua berreraikitzera. Ardi beltzak izango gara, ados. Baina originalak. Hori ere berak erakutsi zidan. Hara, aspaldian esan didaten gauzarik hoberena.

Liburu interesgarri bat eskuratu nuen abuztuan, hemendik urrun: Voices of Protest, Sheryl Lechner, Frank Lowenstein eta Erik Bruunek eginikoa. Bertan Cass R. Sunstein aipatzen dute, Why Societies need dissent liburuan eginiko aipu bati erreferentzia eginez. Honela dio Sunsteinek:

"Conformists are often thought to be protective of social interests, keeping quiet for the sake of the group. By contrast, dissenters tend to be seen as selfish individualists, embarking on projects of their own. But in an important sense, the o pposite is closer to the truth.. Much of the time, dissenteres benefit others, while conformists benefit themnselves. If people threaten to blow the whistle on wrongdoing or to disclose facts that contradict an emerging group consensus, they m ight well be punished. Perhaps they will lose their jobs, face ostracism, or at least have some difficult months".

Txikiak ez dira berekoiak. Txikiek borroka egiten dute eta egoera hobetu-aldatu nahi dute. Aldiz handiek, konformistek, nahiago izaten dute besteek lortutako onurak aprobetxatu, zurrupatu. Parasitoak dira, bizkarroiak. Eta txikiak ez.

Ni ere txikia naiz, eta ez dut hazi nahi. Ni ere gustura sentitzen naiz txiki izanda.

Mila esker, aspaldian izan dudan irakaslerik onenari.

xaun

xaun 2007-10-24 18:21 #1

Ttikitasunean indartsu, ta ttikitasunian haundi, holaxe segi!
Tamainak ez baidu ajola, kalitatiak ta griñak (griña onak) baizik!
Hazi, haziko zara, barne hazkundia, bizitzaren buelta eta bihurgunetan ikasiz, ingurukuengandik nahiz urrutikoengandik ikasiz, hobetuz, zure burua jantziz...

Aizu, Blath, Euskadi Irratiko Blogosfera atalean zure testu hau irakurri zuten bart, oso-osorik...

uhin on, seinale on...
iguzki on!!!

muxu bat ta jarraitu Aizkorripeko haize ona barreiatzen, ta sorgiñek nola, halako jarrera kritiko ta gure sustraietakua zabaltzen!!!

bejondeizula!

Blath

Blath 2007-10-24 18:45 #2

Xaun!

Behin sinatu zenidan zure olerki liburu bat Aizkorripeko sorginari erreferentzia eginez, eta ikusten dut ez zaizula ahaztuko!

Bejondeizula zuri ere zure blog berriagatik! Hara, biok bloga estreinatuz! (Ados, zu ni baino esperientzia gehiagorekin, baina biok estreinatuz... ;-) )

Zaindu!

Sugoi

Sugoi 2007-10-27 22:04 #3

Antza irakasle batzuek birritan dira irakasle, nire kasuan ere berdin gertatu baita. Bizitzako irakasleak dira onenak... eta nola ez, oroituenak.

Oso blog interesgarria duzu eh, ea erritmo honetan jarraitzen duzun!

Utzi iruzkina: