Kimikak agur esaten duenean…

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-11-07 11:35
4

Ez da maitasun istorio bat baina bai istorio erreala.

 

Badira, hortik zehar galduta, bizitzan behin edo bitan, agian hirutan (edo gehienez lautan) gertatzen diren gauzak. Batzuetan amaitu ere egiten dira, nahi ez badugu ere.

 

Lankideak lana utzi behar du, bakarrik utziko nau erredakzioan (barkamena beste lankideei –hau irakurtzen baduzue- hitzaren erabileragatik… esanahia ez da literala). Zazpi lan egun besterik ez dira geratzen bera joan arte. Eta orduak ere kontatzen hasia naizela uste dut.

 

Izan ere zenbait lanbidetan elkarlana egin behar bada nolabaiteko kimika beharrezkoa dela uste dut. Eta Nk eta biok badaukagu. Begietara begiratzen diot eta badakit zer nahi duen une bakoitzean (gehienetan behintzat); berak niri begiratu eta badakit zer esan nahi dudan, zer pentsatzen ari naizen (beti, beti, beti). Lan ederrak egin ditugu batera, egoera zailenetan aurrera atera gara eta sinestezina den arren proiektu erraldoi bat martxan jarri eta unerik zailenetan aurrera atera dugu, beti elkarrekin. Bi urte zoragarri izan dira (inguruan izan diren fadñkljsfjsdlkfjasdñfads guztiak alde batera utzita).

 

Baina zorionez Nk beste lan bat aurkitu du. Zorionak, bihotz bihotzetik N. Ondo merezita daukazu eta. Ez dut uste hau irakurriko duenik (edo agian bai, nork daki), baina jakin ezazue N baina kazetari - woman, kamera - woman eta editalari - woman hoberik ez dagoela mundu honetan. Super - woman bat dela esango nuke, hori ezinezkoa dela jakingo ez banu. Lagun bikaina, inon bikainik bada. Emakume paregabea. Bihotz onegia du. Eta hala ere motzegi gelditzen ari naiz. Ez da inon N bezalakorik.

 

Oraindik hartzeko geratzen zaizkigun kafeen zain geratuko naiz, N. Zor dizudan kontzertuaren zain. Hainbestetan hitz egin eta egin ez ditugun bidai horien zain. Eta berriro elkarrekin lan egiteko zain.

 

Nik biziraungo dut (nola ez dakidan arren). Zu zaindu ondo.

Lorea Ederra

Lorea Ederra 2007-11-12 23:06 #1

bizitzak buelta asko ematen ditu... nork esaten dizu beharbada harekin ez duzunik berriz kointzidituko lanean?
Ez hegalak moztu zure nahi, amets eta gogoei!

besteei aholkuak ematea norberak besteenak (eta bere buruarenak) betetzea baino askoz zailagoa dela jakinda ere... animo!

xaun

xaun 2007-11-14 22:26 #2

Ulertu dudanez, ez da kimika agur esango duena —izenburu erakargarria jartzeko erabili duzu, ezta?—, zure lankide eta lagun bikaina baizik. Hala ba, kimikak bere horretan jarraituko du, hain maiz alkar ikusiko ez duzuen arren.
Hortaz ez tristetu, alde onetik begiratu: lagun horrek lagun izaten segituko du.

donibane

donibane 2007-12-12 23:39 #3

kimika, kilimaka ere lortzen omen da... noiz edo noiz tokatu zaigu irakastea, baina gehiagotan ikastea. Inoiz ez da ikasteko gogoa galdu behar!

batzuk joan, besteak etorri,
batzuk urrun, besteak hurbil,
hobeto muxugorri
eta ez zurbil!
maitea nun?
galdezka zure buruari,
leihoan...

:-)

Antagonistak

Antagonistak 2007-12-15 10:20 #4

Kimikari agur..bueno kimikari bada ez dao gaizki...<br>baina zuen arteko kimikari agurrik ez!!!<br>...lana ez da dena...dena ez da lana<br>


Utzi iruzkina: