Istorio bat kontatu nahi dizuet

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-10-27 18:33
8

Edo ixtori bat kontaum nahizuet, inguru honetan esango genukeen edo esango nukeen moduan.

Bazen behin, idaztea asko gustatzen zitzaion neska txiki bat. "Handitan" kazetari izan nahi zuen eta urrutiko lurretara joan, han gertatzen zirenak kontatzeko. Beti esaten zuen kazetari izan nahi zuela eta urrutira joan nahi zuela. Gurasoek (eta eskolan irakasle gehienek, gutxi batzuk kenduta) burutik tontakeriak kentzen joateko esaten zioten beti. Baina berak ez zituen kentzen, ez zituen kendu nahi. Txiki txikia zenetik ametsetatik bizi zen neska txiki hura.

Bere amona asko maite zuen neska txiki hark. Bere amona zen neska txiki haren lagunik onena. Eta bere amonari kontatzen zion zenbait gustatzen zitzaion irakurtzea, zenbait maite zuen idaztea eta nola desiratzen zuen bere ametsa egi bihurtua ikustea. "Pazientzia, ttiki, pazientzia!" esaten zion beti amonak.

Eta urtean bitan, urrutiko herrialde batetik, amonaren arreba iristen zen etxera bisitan. Neska txikia egun haiek noiz iritsiko zain izaten zen urte guztian. Hainbeste maite zituen urruti, beste herrialde batean bizi ziren senitarteko haiek! Izebak galdera bera egiten zion beti neska txikiari: "Eta handia egindakoan, zer izan nahi duzu?". Eta beti erantzun bera entzuten zuen. Berarentzat "bihotzeko izeba" zen emakume hark ere erantzun bera ematen zion bere ilobari: "Ez egin kasu ingurukoek diotenari. Zuk benetan nahi duzuna ikasi behar duzu. Benetan nahi duzuna izan. Jarraitu zure bihotzari. Bestela bizitza guztian damutuko zara".

Izeba hark bazuen gizona. Neska txikiarentzat "bihotzeko osaba". Ofizioz irakaslea zen, baina kazetaria eta idazlea zenbaitzutan eta artisata egunero. Hark erakutsi zion irakurtzen eta idazten; hark eman zizkion betirako baliagarri izango zitzizkion mila lekzio paregabe.

Urteek aurrera egin zuten eta neska txikiak bere bihotzari jarraitu zion. Askori kontra eginez kazetaritza ikasi zuen eta lan berean hasi zen lanean. Ez da damutzen. Hogeita bi urte ditu orain baina betiko haur txikia izaten jarraitzen du, emakume (edo dena delako) baten gorputzean bada ere. Ametsetatik bizi den betiko neska txikia izaten jarraitzen du.

Bere amonak bere lagun onena izaten jarraitzen du oraindik ere. Bere "bihotzeko osabaren" lekzio paregabeak jasotzen jarraitzen du. Liburu bat ere idatzi dute elkarlanean (eskerrak teknologia berriei eta interneti). Pozaren pozez daude biak.

"Bihotzeko izebak" istripu bat izan zuen etxean orain bi urte eta haren ondorioz, pixkanaka-pixkanaka memoria galdu zuen, bere bizitza garai batean atzean utzitako nerabezarora itzuli zenerarte. Bere memorian hamalau, hamabost edo hamasei urte ditu izebak orain. Mundu berri bat sortu du bere inguruan: ez daki non dauden bere gurasoak, baina badaki nonbait daudela eta laster bisitan joango zaizkiola. Bitartean, berarekin dagoen gizona bere aitatzat hartzen du. Badaki beste herrialde batean ahizpa bat duela eta hura ere bisitan joaten zaiola ahal duenetan. Eta  badaki ahizpa honek bere familia ere egin duela. Ez du askoz gehiagorik gogoratzen, kontatu eta mila bider errepikatzen ez bazaio. Hala eginda ere bost minutura berriro ahaztuko zaio.

Baina gaur "bihotzeko osabak" telefonoz deitu dio neska txikiari, pozez gainezka. "Gogoratu egin zaitu txiki. Bere mundu berreraikian zuretzako tokia bilatu du eta azken egunotan bospasei aldiz aipatu zaitu jada".

Neska txikiak ezin izan du sinetsi gertatutakoa. Bere garaian ez zuen aukerarik izan bere bizitza laburrean "bihotzeko izebak" erakutsitako guztiak eskertzeko. Balizko adiorik esateko ere ez, hain azkar gertatu baitzen dena.

Telefonoa eskegi eta pozaren pozez, inguru honetan askotan esaten den moduan prakatan kaittu ezinda, gertatutakoa bere blogean idazten jarri da neska txikia.

Esti

Esti 2007-10-27 19:19 #1

Normalean, blogetan istorio luzeak irakurtzeko baino alferragoa izaten naiz, baina gaurkoan egin dut, istorio osoa irakurri dut. Eta ez naiz batere damutu. Ikaragarri gustatu zait idatzi duzuna! Gorputz osoko ileak harrotu zaizkit! Neska txikiarekin izugarri identifikatu naiz...

Beharbada gaurtik aurrera egunero sartuko naiz (askotan esaten dut eta bete sekula ere ez, hobe ixilik banengo).

St2.

Sugoi

Sugoi 2007-10-27 21:57 #2

ze polita... hunkigarria... bene-benetan.

Lana pilatzen zait niri... beste blog bat nire irakurketa zerrendan... ai ama...

Elizabeth

Elizabeth 2007-10-27 22:21 #3

Bene-benetan polita bai. Eskerrik asko.

Blath

Blath 2007-10-28 09:28 #4

Kaixo, Elizabeth
Blogean utzi didazun erantzunaren erantzuna luzeeeeeea izango zela pentsatu dut eta emailez erantzutea ideia hobea iruditu zait. Hasierako erantzunetan zure posta-elektronikoa ere utzi zenuen eta bertara idazten dizut, axola ez badizu behintzat...
Mila mila esker nire bloga irakurri eta erantzunak uzteagatik!
Asteburu polita izan dezazula.
Zaindu!

Blath

Blath 2007-10-28 09:30 #5

St2!!!

Zuk jarri dizkidazu ileak tente esan duzunarekin! Mila esker!

Niri ere asko gustatzen zait zure bloga! (zer pentsatua ematen duzu!)

Segi horrela!

Blath

Blath 2007-10-28 09:31 #6

Mila esker Sugoi!

Bai, niri ere aspaldian lanan pilatzen ari zait... Inguru honetan gabiltzan askori gertatzen ari zaigula uste dut...

Ez da txarra izango, ezta?

Asteburu on!

xaun

xaun 2007-10-29 18:43 #7

"urrutiko" izebaren memoriaren illunabarrian, zutaz oroitzeko adinako indarra ematen dio zure argiak! Horrek aaaaaasko adierazten du. Bonbilla ttikiak itzal haundiya ematen duela, bestiak beste...

bejondeizuela bioi

Portzierto, liburu hori eskura noiz irukiko esperuan gaude ez hain urrutiko batzu-batzuk...

mxk

Antagonistak

Antagonistak 2007-11-04 12:44 #8

Behinhola, idaztea gustuko zuen neska txiki bat ezagutu nuen eta bere bolalumak idazterakoan loratzen duen maitasunak harritu eta hunkitzen nauela erantzun nion.Udaberria idazten duzu udazkenean,horrela ostoak jausten direnean melodiarekin erortzen direla dirudi.Ez utzi inoiz idazteari, idazteko irakurri egin behar da.Idazten ez duen herriak bere arima galduko du.Beraz,Hiru hitz, idatzi idatzi ta idatzi!!!Udaberria udazkenean irakurri nahi dut.;)

Utzi iruzkina: