…Galdetu didate…
"Galdetu dit lagun berri batek maite ote dudan. Baietz erantzun diot. Noski baietz, esan diot.
Galdetu dit amak bihar onkologoarengana lagunduko ote diodan. Nola ez, erantzun diot.
Galdetu dit lankide batek proiektu batekin lagunduko ote dudan. Bai, bai, bai...
Galdetu dut inork nire hitzak soilik bi segundutan entzun nahi ote dituen. Eta inork ez dit aurpegira begiratu.
Gardentasun ezak estali duen mundu hau arrotza egiten zait. Denek norbere buruari soilik begiratzen dioten arrotzak ez zaizkit gustatzen. Eskatu eta eskatu eta ematen ez duten pertsonak ez zaizkit gustatzen.
Norabiderik gabe, errepide galdu batean sistematikoki taldeari jarraika bidaiatzen duenak ez du bidaiatzen. Nire ingurukoek ez dute bidaiatzen.
Baina perla txiki bat ikusi dut zeru ilunean. Eta eguna argitu dit."
Iruzkinak
Elizabeth 2007-10-20 17:54 #1
Ederra da hau. (Bai noski!) Eskerrik asko.
Emandako urak ze itxurak ditzakeen ikusteko (azalpena ingelesez bakarrik idatzita, tamalez):
http://www.life-enthusiast.com/twilight/research_emoto.htm
Ondo izan.
Utzi iruzkina: