Argazkitan inprimitatuta balego bezala

aizkorripetik 1456130602071 Aizkorripetik... | 2007-11-04 20:56
5

Herrian barna oinez nindoan gaur. Norabiderik gabe, pausoak aurrerantz emanez. Bada plaza parean parke handi bat, sarreran eserleku batzuk dituena. Hor izaten dira arratsaldetan eskolatik atera berri diren haurrak edota paseotik itzuli diren agureak.  Igandea gaur, haurrik ez beraz. Baina agurerik bai. R zegoen bertan, herriko gizonik zaharrena, laurogehita hemezortzi urterekin (oker ez banaiz). Atsegina bera, hizketarako gogoz beti. Ez gaur ordea.

Diosala egiten dit beti urrutian ikusten banau ere. Oinez badoa gelditu egiten da  eta bastoia gora igoaz agurtzen nau. Halakoa da R. Txiki-txikitatik ezagutzen nau, txiki-txikitatik entzun ditut bere istorioak eta kontuak. Ondotik pasa naiz eta agurtu egin dut, baina ez nau ikusi ere egin. Begirada galduta zuen parkeko izkinen batean. Ez du betazalik mugitu ere egin berari begira egon naizen denboran. Zerbaitetan pentsatzen ari zen eta arreta guztia ahitzen zion zerbait horrek.

Hala, aurrera jarraitu dut herrian barrena norabiderik gabeko ibilaldian. Txikia gure herria, zerbait bada, segituan iritsi naiz balizko amaierara. Itzuli eta aiton-amonen etxera joan naiz. Rrekin gertatutakoa kontatu diet. Zer ote zuen? Galdetu diet. Hori zahartzaroaren sintoma da, Blath esan dit aitonak.

“Behin adin batetara iritsita atzera begira eraikitzen duzu geratzen zaizun bizitza apurra. Ez du pena askorik merezi aurrera begiratzeak, jakin baitakizu amaiera hor dagoela, lehentxeago edo beranduxeago. Transmititu egin nahi izaten duzu, lehenaldian hausnartu, bizitakoa errepasatu argazkitan inprimatuta balego bezala. Eta R horretan ari zen”.

Ez nau harritu erantzunak baina zer pentsatua eman dit. Egun guztian idazten aritzeko adina. Baina gauza zera da: egunen batean Rren adina izatera iristen banaiz zorteko pertsona izango naizela. Baita nire aiton-amonen adinera iristen banaiz ere, hamar urte gazteagoak badira ere. Zortekoa izango naizela egunen batean beraiek egiten duten moduan nik ere herriko gazteei istorioak eta kontuak kontatzeko aukera badut. Argazkiak kontatuko dizkiet, inprimatuta baleude bezala.

(Eta Munduaren jabeak garela pentastzen dugu 18 urte egiten ditugunean. Nagusiak garelakoan. Lelokeria polita).

xaun

xaun 2007-11-05 22:03 #1

Iristen garen adinera iritsita ere, osasunez izan dadila (gorputz-bihotz-buru osasunez), eta zure istorioak entzuteko-irakurtzeko aukera izan dezagula!!!

Nere herrian eta inguruko beste herriren batean, zaharrek eta gazte batzuek (belaunaldi arteko transmisioari esker edota aurkitzen asmatu dugulako) esaiera polita erabiltzen dugu, desio onez betia. Norbaitek doministiku egiten duen aldiro, ez "Jesus" ez "eskerrik asko", baizik eta honakoa esaten-erantzuten dugu:

—Atxuaxxx!!!!!!!!
—Ehun urtez!*
—Ta hik/zuk ikusteko // ta hi/zu kontalari!

*ehun urtez osasunez, jakina.

Lorea Ederra

Lorea Ederra 2007-11-05 22:10 #2

Blath, begira ze atari irudi polita!

http://www.irishroots.com/

Blath

Blath 2007-11-06 07:23 #3

Lorea Ederra!!

Ez dut denbora askorik izan orrialdeari begirada sakon bat emateko, azakrra eta gainetik eman diot... baina ze polita!! eta beste ezeren gainetik, interesgarria!

Mila esker opariagatik!

Blath

Blath 2007-11-06 07:26 #4

Xaun!!

Hurrengorako nire erantzuna zein izango den badakizu: zu kontalari, ni ikusteko... orain artekoetan bezala! kar kar kar...

Antagonistak

Antagonistak 2007-12-15 10:29 #5

Bizitza bizitzen ikasi horixe da gure lehenengo ikasgaia...
norberak bizitakoa besteei kontatuz eta besteena norberak entzunez eta intererlazio hortatik ikasiz...
Badugu hortaz zer esan zer entzun eta zer ikasi....zer bizi!!!
Ez galdu inoiz ikasteko gogoa, hau galduz gero berdinda hamar edo 90 urte izan..ez dao zer eginik!!bukatu da zure bizitza...bukatu da zure zergatia.Bizi eta ikasi...ikasi irakatsia...irakatsi bizitakoa..bideak du garrantzia...bideak!!!

Utzi iruzkina: