Zinema eta nazionalismoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-02 10:04

Askok babesa erlijoan aurkitzen duten moduan, beste askok naizoan aurkitzen dute. Talde baten barruan egotearen harrotasunak bultzatuta herritar askok nazionalismoan aurkitzen du haren aterpea. Kolore zehatz batzuekin identifikatzen da herria eta kolore hoiek partekatzen ez dituztenak gutxietsi eta baztertzea dakar horrek. Nazioarekiko sentimendu honek I. eta II. Mundu Gerrak bezalako hondamendiak eragin zituen eta nazio bat irudikatzen zuten koloreen alde zein kontra egoteagatik hil ziren asko.

Gaur, Estatu Batuetan nazionalismoa gogoz piztu du Trumpek eta Frantzian berdina gertatzen ari da Marine Le Penekin. "Gure nazioa handia egingo dugu berriz ere" lelopean gainerakoei gailentzeko sentimendua zabaltzen ari da bi herrialde horietan. Mezu horiek transmititzen duten gorrotoa urrunetik usaintzen da eta horrek ezin du ezer onik ekarri.

Alabaina, herri bakoitzaren nazionalismoa erabat desberdina da; izan ere, ez da berdina herri zapaldu baten nazio sentimendua aurrera eraman nahi izana edota herrialde handi batena. Adibidez, kurduak estatu desberdinetan daude banatuta: Turkian, Iranen, Iraken, Sirian eta baita Armenian ere. Nazio honen estatu plana erabat anarkista da eta teoria nazionalista bati jarraitzen dio.

Haatik, nazio baten alde bizitza ematea "por la patria" bizitza ematearen antzekoa da. Zentzugabe bezain zentzugabea.