Telegrafoa eta liberalismoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-03-22 14:16

Liberalismoa XVIII-XIX mendeetan zehar zabaldu zen John Locke aitzindaritzat zuela. Trukean oinarritutako ekonomia batetik diruan oinarritutako ekonomia batera pasa zen gizartea eta horrekin batera iraultza industriala heldu zen Mendebaldeko potentzietara. Iraultza industrialean aurrerapen handiak egin ziren; batetik, lurrun makinak eta trenbideak sortu ziren eta, bestetik, prentsa modernoan telegrafoa asmatu zen. Liberalismo ekonomikoaren ondorioz, kapitalismo industriala jaio zen. Hirietan lantegiak sortu ziren eta eskulan merkea behar zenez, jendeak landatik hirietara emigratu zuen bizimodu duinago baten bila. Egoera ekonomiko-sozial hau argi islatzen da Oliver Twist pelikulan. Protagonistak pelikulan zehar bizitzen dituen abenturetan klase sozial guztietako jendearekin egiten du topo eta horrek garaiko errealitate eta bizimodu desberdinak gertuagotik ezagutzea helarazten digu. Diruaren erabilerak klaseen arteko desberdintasun sozialak nabarmen areagotu zituen: fabriketako langileek proletariotza sortzen zuten eta soldata baxu baten truke lan egiten zuten lantegietako jabeentzat, burgesia industrialaretzat alegia. Alabaina, klase sozialik ugariena pobrezia zen. Oliver Twist pobrezian murgilduta dago eta pelikulan zehar nola edo ahala saiatzen da horretatik ihes egiten.