KOMUNIKATZAIELAREN DEKALOGOA

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2016-09-16 15:43

Ze ezaugarri izan behar ditu komunikatzaile batek?

• Enpatikoa

Lehenik eta behin komunikatzailea entzulearen azalean jarri behar da. Argi izan behar du zer komunikatu nahi duen eta nori esango dion. Eraginkorra izateko komunikatzaileak esango duena sinistu behar du, bere buruan ziurtasuna izan behar du besteek hori ikus dezaten eta hauengan eragina izan dezan.

• Argia eta zuzena

Jendearen arreta mantentzeko eta eragina izateko komunikatzaileak hitz gutxitan asko esan behar du.

• Entzuten jakin behar du komunikatzaile on batek.

Nahiz eta jasotako erantzunak gustokoak ez izan, komunikatzaileak irekita egon behar du iritzi desberdinetara. Berak errespetua nahi badu hitz egiten dagoen bitartean gainerakoak ere errespetatu behar ditu. Izan ere, badirudi erantzuteko besterik ez dugula entzuten, eta ez ulertzeko.

• Komunikatzaile bat ona izan dadin ezin da konformatu ezagutza iturri bakar batekin.

Azken finean komunikatzaileak berak daukan informazioa transmititu behar du eta hau ondo egiteko informazio egokia behar du. Komunikatzaileak ikuspuntu kritiko batekin aztertu behar du informazioa eta askotan iturri desberdinetara jo behar du hura osatzeko.

• Aktiboa

Komunikatzailea prest egon behar da gauza berriak egitera momentu desberdinetan. Geldirik baldin badago aukera asko galdu ahal ditu, beraz, azkarra izan behar da eta bere esku dagoenari ahal dion zuku gehiena atera behar dio.

• Trebea

Komunikatzaileak abila izan behar du edozeinek ziria ez sarteko. Bestetik ezustekorik izatekotan trebe aritu behar da estutasunetatik ateratzeko.

• Eguneratua

Hau aparteko beste kontu bat da, komunikazioaz gain, persona batek bere inguruan eta munduan gertatzen dena ezagutu behar du. Beste pauso bat emanda eta komunikatzailearen paperean sartzen bagara, hark daukan informazioa gaurkotua izatea are garrantzitsuagoa da. Izan ere, azken honek, aurreko puntu batean esan bezala, informazioa transmititu behar du, eta informazio honen kalitatea askotan gaurkotua egotean oinarritzen da.

• Berritzailea Orain arte batez ere ahozko komunikazioaz jorratu gara, baina komunikatzaileak bere esku dauden komunikazio mota guztiak ezagutu eta erabili behar ditu. Gaur egun garrantzia handia ematen ari zaio tradizionaletik urruntzen denari; izan ere, eragin handiagoa izan ohi du honek beste edozerk baino. Gainerakoengandik desberdintzeko sormena ezinbestekoa da, beraz komunikatzaileak derrigorrezkoa du hau lantzea.

• Talde lanean aritzen jakin behar du

Ikus-entzunezko komunikatzaile bat lanean ez da bakarrik egongo, lan-talde handi baten parte izango baita. Mikel Urionaguenak esan bezala gauzak ondo joan daitezen langiro ona egotea beharrezkoa da, gainera lankideekin koordinatu ta askotan haien beharrizanetara moldatzen jakin behar du komunikatzaileak.


Utzi iruzkina: