Argazki-makina eta sozialismoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-03-27 21:23

1839an aurkeztu zen argazki-makina izeneko asmakizun berria. XIX. mendean zehar argazkiaren erabilerak geroz eta esparru handiagoa hartu zuen; izan ere, argazki batek sinesgarritasun handiagoa transmititzen zuen idatzi batek baino. Langile mugimendua argazkiak izan zezakeen balioaz ohartu zenean, errealitatea islatzeko erabiltzen hasi zen (gizartearen bideegabekeriak argitaratzeko, gehienbat). Langileriaren helburu nagusia herritarren arteko berdintasuna oinarri duen sistema bat ezartzea zen, sozialismoa alegia. Langile mugimenduaren borroka hau argi eta garbi azaltzen da Eisensteinek bere garaian zuzendutako October pelikulan.

Sozialismoa hedatzeko argazkien bidezko propaganda erabiltzen hasi zen. Argazki-makinak XX. mendean hartu zuen pisu handiena. Garai horretan ideologia marxista-leninista heldu eta zabaldu zen Euskal Herrian propagandaren bidez.

Gaur egun ez da sozialismo pururik existitzen, Ipar Korea da adibiderik esnaguratsuena, denaden, errepresio handia dago herrialde horretan eta bizi baldintza gogorretan bizi dira herritarrak.