Donostiako danborrada
DONOSTIAKO DANBORRADA
Danbor eta hupel hotsak isildu dira Donostian. isilik egongo dira beste urtebetez, datorren urtarrilaren 20a iritsi bitartean. Union Artesana elkartekoek gauerdian jo zituzten berriz ere, Konstituzio Plazan, Raimundo Sarriegik konposatutako doinuak.24 orduko jaia hortxe amaitu zen.Egunez haurrak izan ziren garrantsitsuenak nahiz eta baten batzuek gaua luzatuko zuten.
24 ordu baino ez dira. Donostiakoentzat ez dago halakorik urte osoan.Atzo egun osoan bizitakoa da horren erakusgarri: Gaztelubide elkartekoek emandako jai hasiera Konstituzio Plazaren itxura ikaragarria zen-, ondorengo gau luzea kaleak jendez lepo, eta ez soilik Alde Zaharrekoak-, goiz eta eguerdi dotorea, arratsalde bete-betea...eta, gauerdian, Konstituzio Plaza berriz ere jendez gainezka Donostiako bandera eraisten ikusteko eta, Union Artesanakoen eskutik, Sarriegiren doinuak azkenekoz, aurtengoz ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: