Daniel Inerarity:

ainho_txus 1456130558488 aiNhOa | 2008-02-27 19:02
2

Daniel Inerarity filosofoa eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da. Miguel de Unamuno saria irabazi zuen eta saiakera arloan hainbat sari nazional irabazi ditu.

 

Informazioaren gizartean bizi garela kontutan izanik, filosofo honek hainbat gogoeta eta adierazpen egin zituen joan zen astean Huheziko fakultatean.

 

Inerarityrentzat gizarte honek duen zailtasun handiena gehiegizko informazioa da. Bere ustez, gure gizarteak guk baino inteligentzia handiagoa dauka eta hor dago arazo handiena.

 

Bere ustetan, gizarte honetako partaideak garenok dudan bizi gara. Nahastuta gaude, desorientatuta. Gainera, tontotzat hartzen dugu ezjakina. Hala ere, gu ezjakinak bezala, arazo bat daukagu: ezjakinari liburu bat eman behar zaio baina nahastuta dagoen horri liburua kendu behar zaio. Beraz, biek dute arazo bat. Informazioa mugatzen eta behar dena bakarrik jasotzen ikasi behar dugu, baina hori ez da erraza izaten, behin eta berriz, informazioa jasotzen ari garelako. Nahiz eta, informazio gehiegi izan, horrek ez du esan nahi informatuta gaudela.

 

Horregatik, gehiegizko informazioarentzat bost aholku eman zigun filosofoak:

 

  1. arreta gestionatu: gizakiok ezin dugu bi gauza batera egin, beraz, zerbaiti arreta gehiago jarri behar diogu gure arreta gaitasuna erabatekoa izateko
  2. informazioa ezabatu: informazioa ahazten saiatu. Inerarityren ustez, borradorea ezinbesteko tresna da
  3. norbere pentsamenduak izan
  4. lankidetzan aritzeko gaitasuna izatea: antolakuntza ona izan eta besteengan konfidantza izatea beharrezkoa da.
  5. ahal den eta laburren informatu

xa2er

xa2er 2008-02-28 00:04 #1

Aipatzen duzun tipo hori Miguel baino Daniel deitzen delakoan nago.<br>By the way, atorrante bat da.<br><br>PS: Zure blogean erantzuten dizun lehena naiz ;-P<br>

2008-02-28 14:37 #2

Bai bai, egixa da Daniel da ez Miguel. Barkatu eragozpenak.


Utzi iruzkina: