Nido King´s Cross... Horixe izangoa bi hilabete pasako dituten lolekue... Londonen oain dala urte pare bat irikitako ikasle residentzi bat. King´s Cross kalen kokatuta, 950 gaztendako lekue dauke. Oaingoz, bideo eta argazki bidez ezautzen det bakarrik eta ematen donez, ez dauke itxura txarrik... Berta ailautakon ikusi behar...
Londonea ailatzen naizenen... tarte bat hartu eta bixitau beharreko lekue dudaipe. "The British Music Experience" izenakin, Rock & Pop museo berrie inauguratu omen tzan jun dan martxon 9n Londoneko 02 Arena sala ezaunen. 1945. urtetik hasi eta gaur eun arte, hiri horrekin lotura izan duen pop eta rock munduko talde eta bakarlarin objektuk biltzen ditun museoa izango omen da. Eta ez hori bakarrik. Grabazio estudio interaktibo bat omen dauke, Gibson gitarrak, baterik, baxuak, mikrofonoak, etab. dituna; berta jun eta rock talde bateko musikarie zeala amesteko modun!! ...
...in English nun? Bai, denbora askon pentsau, "google" astindu ta forotan galdetu ta gero, aukerau det eskolea. IH London izango da "in English" gehien bat eingo deten lekue... International House: London, alegie. Ia ein det "the inscription". Aukerau det kurtsoa: "Intensive General English". Esan diate epea: "8 weeks". Eta lolekuere konfirmatuta gelditu da: "Nido King´s Cross" izango da. Hortxe pasauko ditut bi hilabete...
Gomendio eta iradokizun asko aitu ta gero... azkenen blog bat sortzea dala onena erabaki det. Azken baten, Londreseko kontu ta komerik idatzi eta nahi dituan argazki danak jartzeko, bloga baino leku aproposagoik ez! Kendu fotologak eta facebook danak... Gaur... martxoak 10... jaio da Ainara in London bloga!
Euskaldun bat... Zeamar bat Londonen! Horixe da txoko hau. Hilabete barru, gauetan loik eiten ez don hiri konsmopolita hortaxe jungo naiz eta bertan pasako ditut 8 aste. Hango argazkik, abenturak eta bateze, komerik kontatzeko lekue izango da hau. Nere berri izan nahi badezue... ein klik!