Zornotzako AHTren kontrako manifestazinora trenien

ahtezordaindu 1456130513295 AHTri Desobeditzen | 2008-03-21 21:00

Hilaren 15ien, sapatue, Zornotzan AHTren kontrako manifestazinue egin da. Bai Bilbotik eta bai Galdakaotik goizien mendi ibilaldizek egin da gero artsaldien Zornotzako manifestazinora trenien jueteko deia egin eben baina AHT ordaindu barik. Durangotik be Zornotzara trenien juetera deitu ebien, AHT ordaindu barik noski.
Galdakaotik dozena bi pertsona juen zien, Basauritik zetozen dozena erdigaz bat egin eben. Bilbotik eta Durangotik be dozena bana joan zien Zornotzara. Guztira 50etik gora pertsona, joan eta etorriaz ehun bidai inguru.
Bai trenien eta bai manifestazinuen kanpaina honetan parte hartzera deitzen eben esku-orrizek banatu genduzan. Bertan idazten dogunez lau hilabetean 500 pertsonak parte hartu dogula eta 1100 bidai egin doguzenaren berri deukogu.
Astiro-astiro gero eta jende gehiago batzen ari da ekimen honetara, eta normala da, kanpaina honen berri deukien AHTren aurkari guztizek begi onakaz ikusten dabe AHT ez ordaintzeko deialdize... parte hartzeko oztopo bakarrak bi hauek izeten diez:

  • Normalien ez dabe trena erabiltzen
Hau bada zure egoera aztertu eizu egiten dituzun bidai batzuk trenez nola egin leikezen, beste era batera baino luzeago egiten ba jatzu be, nozepein esfortzu hori egiteak merezi leike AHTren kontrako jarrera argi kaleratzeko. Gainera kotxea bada ordezkatuko duzuna AHTa dakarren garraiokeria berbera ordezkatuko duzu, AHT eta Automobila anai-arrebak dira eta.
  • edo Egunero erabiltzen dabenez desobedientzia egunero egunero eta bakarrik egitiek bildur pixka bat emoten deutsie, isun asko jasoko dabezela edo.
Orduan egin dezakezuna zera da, egun batzutan egin desobedientzia eta besteetan orain arte bezala ordaindu, zeure animoaren arabera. Isunarena dena den ez dirudi arazue danik, orain arte ez deukogu bat ere jarri izan danaren barri.
Ekimen honekin bakarrik ez dugu AHT geldituko, baina AHTrekin ez kolaboratzeko indarrak hartu eta bide barrizek topau geinkez.


Utzi iruzkina: