MSTko kideen bisita Urbinako erresistentzi gunean.

Aurreko igandean Brasileko Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terrako kideak Urbinako erresistentzi gunean izan genituen bisitan. Urbina eta Luko arteko obrak ikusi ondoren hitzaldia eman zuten Brasileko errealitatea eta egoerak azalduaz. Azpikaldean txikizio lanetara egin zuten irteeraren argazkia dijoakizue.

Ane Urkiola

Ane Urkiola 2006-11-23 21:19 #1

epa! mst-koak gaur egun gure fakultatean daude, huhezin, MU-n. Eta ikus-entzunezko 1.mailakoak eurei buruzko proiektu bat egiten ari gara. Hori dela eta beste egunean elkarrizketa bat egin genien non oso jator azaldu ziren. Horrez gain, informazio bila ere aritu gara eta orain lan bat egin behar dugu, multimedia bat. Testu bat eta power point bat, hain zuzen ere. Gero erdaratu eta eurei bialduko diegu, gainera. Zer iruditu zitzaizun esan zizkizueten gauzak? Gogorrak, ezta? Ondo segi! Ane Urkiola

xa2

xa2 2006-11-23 23:42 #2

Kaixo Ane,

Urbinako erresistentzi gunean eman ziguten hitzaldian izan nintzen eta eskerrak itzultzaile bat gure artean zegoen zeren larri ibili nintzen beraien argibideak jarraitzen ;-)
Argi dagoena zera da, beraien errealitatea eta gurea zeharo ezberdina dela, herrialde bat baino gehiago kontinente batetaz ari gara hitzegiten, eta horrek klase ezberdintasunak areagotzeko aukera gehiago eskaintzen dituelakoan nago.
Nik hitzaldia .mp3 formatoan osorik grabatua daukat ta itxuraz entzuten da. Kopia bat elearaztea nahiko bazenu, kaso egin ta moldatuko ginake.
Izan ongi,
xa2

Utzi iruzkina: