Jai inposatuei intsumisioa

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-06 18:43
1

Gaur, abenduak 6, Espainiar Konstituzioaren urtemuga ospatzen da. Euskal Herrian inposatu zaigun jai bat da eta horregatik Altsasuko LH insititutoan Sakanako Gazte Eskola eskola izan da festa eguna inposatua dela aldarrikatzeko.

Eskola alternatiboa goizako 1oetan hasi da bideo emanaldi batekin. Ondoren, Altsasun ez dakiten zer den Bolognari buruzko hitzaldi bat izan da. 12tan auzatea izan da eta orduerdi beranduago AHTri buruzko hitzaldia. Bukatzeko, ordubitan, kontzentrazioa izan da Konstituzio Espainiolari ezetz esateko eta jai inposatuak bertan behera uzteko.

Izan ere, Altsasuko institutoetako ikasleek ez dute bihar "zubia" izango.

gaztea

gaztea 2007-12-07 13:06 #1

<p>Bueno jakin dugu zer den 47a. Jada jarri dute zertan datza 47 kanpaian hori. Espero det broma izatea, ezin dut sinestu altsasuko gazteek bere etxizitzaren duin baten aldeko kanpaina Konstituzio espainolaren 47. artikuluarekin bat egitea.</p>

<p>Espero dete gazteek ateratzea kalera ta salatzea konstituzio hori inposatutako marko bat dela eta Euskal Herriak bere morko propioa bhar duela eta gure herriak beste etxebizitza politika bat behar duela.</p>

<p>Nik altsasuar gazte bat naiz galduta nago ikustean kanpaina hori...</p>


Utzi iruzkina: