Abenduak 29-Ongi etorri Abdou

No profile photo Abdou | 2021-01-07 15:54

oscarsanzdeacedo@yahoo.es 1610031381019

Hor dago. Irribarre handi lotsati bat eta begirada iheskorra. Ainhoak gurpildun aulkiari bultzaka eta biak lo gutxi egindako aurpegiaz: gauez egin dute bidaia Dakarretik Madrila. Berehala hasi gara giroa alaitzen, musukoak estrategikoki kokotsean eta goxo doazen besarkadak. Utikan garaiko neurriak.

Nire frantses eskas eta erdoilduarekin ongi etorria eman diot, bidaia nola joan den eta abarrekoak. Bere begiak une labur batez ausartu dira nireak bilatzera. Ainhoak mutilaren expedienteak pasa dizkit eta errepaso motz bat. Ez da luze egoteko giroa, gaueko 5ak eta barajasen ez dute uzten terminalean itxoiten. Abdou izoztea nahi ez badu bederen hobe dugu autora bidea egitea. Jose Mariari ta Ainhoari besarkada bana ta egongo garela.

4 Terminal erraldoia ta kotxea ezin aurkitu. Ai ene, hormatuko zait mutila!!!! Beharrik radiofrekuentziak salbatuko gaituen argien dizdira erakutsiz, 4 aparkaleku bisitatu ta gero.

Bidean gara, ta Sorian barrena badaramagu tarte bat. Dagoeneko argitu du, ta pixa ta kafearen ordua dugu. Hori bai, hustutako espainian taberna bat aurkitzea ez da erronka makala. Azkenean Olvega suertatu zaigu, ta gogo onez ogia, madalenak eta kafea. Abdouri esan diot: Iberiako tokirik hotzenean egon gintezke! Gure lehenengo gosaria, elkar ulertzeko ahaleginetan.

Berrekin ta berehala lokartu da mutila berriz. Hobe. Nere pentsamendutan galduta aurrera erriberaruntz, eta eguerdirako Iruñean gara. Familia dugu zain.


Utzi iruzkina: