Patxi Trapero

aba 1456130442138 anana | 2008-02-19 10:22

Patxi Iraeta `Trapero´

Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz. Euskal blogosferaren aitzindarietako bat omen dugu. Omen diot, izan ere, orain arte ez bainuen ezagutzen. Baina Traperorekin ikasi dut edonork izan daitekeela blogari; gazte naiz heldu, neska zein mutil, idazle naiz udaltzain.

Blogak geure inguruari begiratzen ikasteko balio dutela dio. Eta, aldi berean, blogariek medese handia egiten dietela gizarteari erreibindikatzen du. Izan ere, blogetan segunduz-segundu ideiak txertatzen doaz, edonoren barruko korapiloak edota kezkak; emozioak, finean.

Indiferentzia ere aipatzen du Traperok, gizakiak sufri dezakeen sentimendurik ankerrena dela esanez. Denok diogu beldurra porrotari. Ondorioz, blogariak arriskuzalea ere izan behar duela iruditzen zait. Izan ere, bizitzan arriskatuz bakarrik lortuko baiditugu gure desioak.

Trapero izan da nire blogeko lehen gogoetako protagonista. Aurreranztean beste batzuk iritsiko dira, beti ere, Joxeren laguntzarekin, noski.

 


Utzi iruzkina: