Neska berria
Egun batean neska berri bat etorri zen eskolara, ni harrituta geratu nintzen nolakoa zen ikusitakoan. Beltza, begi marroi-marroiak, irribarretsu sartu zen gelara eta etengabe ari da barrez, baxua eta argal-argala zen. Nik kristoren interesa neukan nongoa zen zer egiten zuen Afrikan… Patio garaian berarekin egon nahi nuen, baina gelan zegoen eta gainera nire lagunek ez zuten ezer jakin nahi. Gelan geundela isil-isilik zegoen. Niri irakasteak arreta deitu zidan eta denak nitaz barrezka hasi ziren, eta eskolatik atera ginenean nire laguna haserre zegoen nirekin, ni ez nengoen triste zeren nire lagun berriarekin egon ninteke. Berarengana joan nintzenean saiatu nintzen zerbait esaten, baina ezer ez, ez zidan ulertzen ezta nik berari. Berak oso hizkuntza arraroa zeukan, baita idazkera ere. Ez nekien nola komunikatu berarekin. Egun batean irakasleak esan zidan ikasle berriarentzat oso gogorra zela eta pixkana-pixkanaka ikasiko zuela euskara eta nirekin komunikatu ahal izango zuela. Ni oso pozik jarri nintzen. Baina ez nintzen konturatu zenbat denbora beharko zuen. Hilabete pasa zenean ikasi zuen euskaraz, baina ez dena. Nik galdetu nion galdetu beharrekoa eta oso triste jarri nintzen hango bizimodua entzunda. Berak esan zidan ni bere lagunik onena nintzela hasieratik konprenitu nuelako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: