Santiago Bidea2

4e 1456130420325 4e | 2009-10-09 10:45
1

Esan bezala, atzo, oinez etortzeko asmoa genuen Oriotik Donostiara, Santiago bidaiarako prestatzeko.
Goizeko 8:00etan, eskolatik atera ginen ogitartekoak prestatzeko.
Argazkiak.org | Bokatak © cc-by-sa: dbh4e 38 ogitarteko prestatu genituen 55 minututan!!!
Argazkiak.org | Bokatak 2 © cc-by-sa: dbh4e
Orion, Santiago Bideko Museoa, ikusi ahal izateko, eguerdiko 13-etan ixten dutenez,  Oriora trenez jutea erabaki genuen eta gero bueltan oinez etorri.

Argazkiak.org | Orion © cc-by-sa: dbh4e
Iritsi bezain laster eta Museora sartu baino lehen, Museoaren aurrean dagoen iturri baten inguruan hamaiketakoa jan genuen.
Argazkiak.org | Orioko hamaiketakoa © cc-by-sa: dbh4e Museoaren barruan, 30-45 minutu pasatu genuen bidea, artea, historia... ikusten.
Handik ateratakoan Donostiarako bidea hartu genuen eta tipi-tapa hasi ginen.
Argazkiak.org | Bidean © cc-by-sa: dbh4e Ordu pare bat beranduago, Luzarbeko parkean geratu ginen ordu erdi bat gutxi gora behera bazkaltzeko eta denkantso txiki bat egiteko.
Donostiara iristeko 2 ordu geratzen zirenean, eta menditik gindoazenean tipi-tapa, momentu batetik bestera egundoko euri zaparrada hasi zuen eta denak, konturatu orduko, goitik behera blai eginda gelditu ginen.
Argazkiak.org | Bidean 2 © cc-by-sa: dbh4e
Euria egitetik ez zuenez gelditzen, Igeldon autobusa hartzea erabaki genuen denak blai eta oso nekatuak ginelako.
Argazkiak.org | Autobusaren zain © cc-by-sa: dbh4e

Bea

Bea 2009-10-20 17:56 #1

Kontatzen duzuen dutxa horren argazkiak ikustea posible?<br />Bestalde, aniztasuneko sitean ibili naiz kuskuxeatzen eta noiz osatzen duzuen zain nago, oso interesgarri dago-eta<br />


Utzi iruzkina: