errobota tunelean

4e 1456130420325 4e | 2009-04-03 11:37
1

Hona hemen errobotarekin egin dugun azken lanaren asmoa eta emaitza: errobota tunel baten barrutik ibiltzea talka sensoreak erabiliz, baina tuneletik kanpo, argi-sensoreen bitartez jarraitzea.
Hau da programa:

Argazkiak.org | tunelerako programa © cc-by-sa: dbh4e

... eta hau da errobota, hiru kurpilduna:

Argazkiak.org | tunelerako errobota © cc-by-sa: dbh4e

Ikastetxeko gimnasioan egin dugu proiektuaren zati hau, zabala delako eta zoru aproposa duelako (plastikoa eta koloretako marraz josita).

Azken momentuan lortu dugu helburua, kostata, hamaika froga egin ondoren. Ikus hemen emaitza (bideo-kamara errobotaren gainean lotu dugu)



Beste bi bideo, atazak banan banan ikusteko:

-talka sensoreen ataza

-argi sensorearen ataza

Aipamenak:
Nereak eta Anek egin dituzte atazen loturak programan, eta haiei esker bukatu dugu froga, arazoen aurrean amore eman gabe jardun dutelako. Zipik eta Fer-ek hartu dute makinaren konponketaren ardura hainbat unetan, eta aipagarria da Aitorren ataza baten programa ere bai, sensore bakarrez marra jarraitzekoa, hain zuzen. Gainontzeko ikasleen partaidetza ezinbestekoa izan da proiektu osoan zehar eta emaitza ikusita, gustura bukatu dute, lanak merezi zuen eta.

Koldo

Koldo 2009-06-10 08:17 #1

Oso proiektu polita<br />


Utzi iruzkina: