Lehiaketarako ipuinen hasierak
A AUKERA
Udaberria da, apirila hain zuzen ere, gainera eguraldia primerakoa da , baina parkean egon beharrean klasean nago eta irakaslea pelmada ederra ematen ari da. Arbela kolore guztietako klarionez erabat beteta dauka eta benetan jasan ezina da.
Eskerrak burua beste leku batean daukadala.Izan ere, ezin naiz ahaztu lagunarekin gertatutakoaz; ez dut dramatiko jarri nahi baina asko kostatuko zait ahaztea ;orain ikusten ari natzaio klaseko izkina batean ,eta gezurra eman arren egia borobila da.
Maialenek kontatu zidanean odolik gabe geratu nintzen ,nire lagun onena gai izan da hori egiteko, inoiz ez diot barkatuko. Dena dela, ez dakit berari inporta zaion, hain lasai dago .Hipokrita hutsa da.
Hala eta guztiz ere, plan bat daukat lagunen aurrean mozorroa kentzeko
B AUKERAIzugarrizko buruko minarekin esnatu zen. Gau- mahaian zeukan argia pizteko besoa luzatu zuen, baina, non ote zegoen gau- mahaia? Ikusmena iluntasunera ohitu zitzaionean konturatu zen ez zegoela bere logelan.
Aurreko egunean egindakoaz gogoratzen saiatu zen, baina ezinezkoa!!! Bat-batean ordenagailu bat ikusi zuen logelaren izkina batean. Ezagutzen ez zuen persona baten tuentiko saioa irekita zegoen eta aho zabalik geratu zen aurrean zuen argazkiarekin…
C AUKERAHemen nauzue berriro, igandero bezala: mendi martxak gustuko ditut, batez ere negu partean. Atzoko parranda oraindik buruan daukat eta gainera datorren astea eskolan gogorra izango da. Hala ere, gaur goiz altxatu naiz. Ez dakit masokismoa ote den, baina gustura nabil mendian.
Hotza da eta lainotuta dago (Azoreetako antizikloiaren eragina, Euskalmet-en arabera),eta lehenengo aldapa goretako batean lagunek aurrera egin eta begi bistatik galdu ditut. Horrek ez nau larritzen, primeran ezagutzen baitut gaurko bidea. Hobe dut nite erritmo apalari eustea, ni eta nire kezkak, hutsaren erdian.
Minutu batzuk geroago, metro batzuk aurrerago, zer edo zer dagoela iruditu zait, ikusi egin gabe, entzun egin gabe: intuzio hutsa izan da. Begiak altxatu eta bai, itzal bat dago bidean. “Laguna”, pentsatu dut, baina oker nago, ez da mendizale bat. Poliki-poliki hurbiltzean, itzala beste forma bat hartuz doa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: