Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau
euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko
dizuet. Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain
GMail falta da… eta hori euskaraketa eginda dagoela)
1. Sartu Hotmailera eta egin klik “Opciones”en,
orriaren eskumaldean, goian. Aukeraz betetako panel bat azald...uko da. Bertan
Idioma aukera dago, eta seguruenik, Español aukeratuta. Egin klik gainean.
2. Hizkuntzaz betetako leiho bat azalduko zaizu,
eta zerrendaren bukaeran, guztiz azpian, Euskara aukeratu ahalko duzu. Gero
sakatu Guardar.
3. Kitto! Orain itzuli hasierara, eta dena euskaraz
ikusiko duzu, “Sarrerako ontzia”, “Bidalitakoak”, etab. (Lagun batzuek ez dute
lortu guztiz euskaraz ikusi ahal izatean, baina ez dakit zergatik den, espero
dut zuei hori ez gertatzea)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: