Euskararen Jaia. Egitaraua
Irailaren 29an Euskararen Jaiaren VI. edizioa izango dugu. Euskararen Jai honek aurreko urteetako izpirituan sakondu eta EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin bat egin nahi du. Jai honetan parte hartuko dugun guztiok EUSKARAZ BIZITZEKO KONPROMISOA ETA NAHIA adierazi gura dugu.
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU egunerokotasunean, gure lagun artean, familian eta zergatik ez lan harremanetan. EUSKARAZ BIZITZEKO aldarria egin nahi dugu irailaren 29an, baina ez dadila egun bakarreko aldarrian gelditu, eta urteko egun guztietarako aldarria izan dadila. Euskararen erabilerak gora egin dezan, azkenengo urteetan egin duen bezala, jende gehiagok ikas dezala euskara herrietako euskaltegietan eta esparru berriak zabal daitezela: erosketak, salmentak, auzokoen arteko harremanak... Konturatu behar dugu nik EUSKARAZ BIZI NAHI BADUT, beharrezkoa dela denon ahalegina eskubide hori bermatzeko, dakiguna erabiliz eta gure hizkuntza ikasiz.
EGITARAUA:
-12:00 Umeentzako Jolasak Herriko Plazan Kirikiñoren eskutik.
-12:30etatik 14:00ra Aldai Plazan Ume eta helduentzat patinatzeko ikastaroa Zona Verde patinaje eskolaren eskutik.
-12:30 Kalejirak: Lau zutabe aterako dira Laudioko auzo historikoen ordezkari (Larrea, Goienuri, Larrazabal eta Olarte)
-13:00 Alkatearen hautaketa Herriko Plazan
-Bazkal ordura arte erdialdeko kaleetan zehar:
Trikitilariak
Batukada
Joaldunak
Kantuak
-14:30 Herri bazkaria (Bazkarirako txartelak LAUDIOKO AEK euskaltegian egongo dira salgai irailaren 17tik 25era, biak barne. Helduak: 8 € eta 12 urtera arteko haurrak: 3 €)
-18:30 Dantza Plaza ERDIZKA LAUETAN taldearen eskutik Aldai Plazan
-21:00 Erromeria HONAT taldearen eskutik Herriko Plazan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: