Dantza ikastaroa euskaraz eta gainera dohainik!

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2012-01-10 21:55

DANTZA IKASTAROA

 Ilustrazioan pertsonaia nabarmenik izan bazen, Voltaire (1694-1778) historialari, idazle, filosofo, abokatu... frantziarra izan zen. Gure unibertsora hurbilduta, berari zor diogu Euskal Herriaren "Pirinioen bestaldean dantza egiten zuen herria" deskribapen entzutetsua. XVIII. mende hartan, bestetik, euskara nagusi zen Laudio herrian...

 Berrehun urte igarota, dantzan inork gutxik dakiela esan daiteke. Euskal herritarrok ez garela dantzatzeko jaioak ere esan izan da noizbait. XXI. mende honetan, bestetik, gaztelera nagusi da Laudio herrian...

 HISTORIA IRAULIKO DUGU!!!!

 DANTZA. Dantza-plazetan erabiltzen diren koreografiak ikasi nahi badituzu, DANTZA IKASTARO PAREGABEA duzu eskura. Astelehen guztietan, arratseko 19:00etan eta Laudioko Basalarrina elkartearen egoitzan (Azoka Plaza). Doan... Hasiera: urtarrilaren 16an, hau da, hurrengo astelehenean. 16 urtez gorakoentzat.

 EUSKARA. Horrelako eskaintza handia ordaintzeko txanpon bakarra egingo zaizu: EUSKARAZ EGIN BEHAR DUZU uneoro. Ez da hizkuntza kalitatea eskatuko baina bai egiteko jarrera (eta portaera). Zergatik? Beste arrazoi askoren artetik, euskara praktikatzeko eta bizitzeko BERBALAGUN programaren barruan dagoelako ekimen hau. Badakizu, dantza ikastaro honetatik aparte, hamaika aukera duzula euskara praktikatzeko. Nola? Saka ezazu honen gainean: BERBALAGUN

DANTZARI EUSKALDUNEZ BETERIKO HERRI BIHURTUKO AL DUGU GURE LAUDIO HAU?


Utzi iruzkina: