Bertso saio handiak

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2012-02-09 10:57

Hamarkada batzuk iragan dira bertsolaritzak Aiaraldeko bere esparru geografiko naturala berreskuratzen hasi zenetik. Eta, han-hemenka, egun batean bai eta bestean ere, tamainan xumeak baina garrantzian handiak diren bertso-ekitaldiak agertzen zaizkigu. Bertsoen arteaz aparte, bizitza interpretatzeko modu ezberdin bat da bertsolaritza, lagunarte onenean egoteko unea eta... euskara zainetan sentitzeko modua.

 

Asteburu honetan ekitaldi ederra eta bitxia dugu Saratxu (Amurrio) herrian, "KUADRILLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA" izenaz aurkeztua.

 

Igande honetan izango da, hilak 12, Saratxu herriko elkartean eta 14:00etatik aurrera garatuko da. Eta lasai, tripa-zorriak (Laudioko herri-hizkeran "tripisurriak") baretzeko  bazkari bat izango duzu 15 euroan (izena emateko gaur, asteazkena, da azkeneko eguna. Deitu: 606 895 739).

 

Hor jardungo dute gure laudioar bertsozaleek bi arlotan:

 

BAT-BATEKO BERTSOAK:

Aiaraldeko Altubepekoak vs Gasteizko Muinoko Katuak lehian

 

BERTSO IDATZIAK:

Laudioko Bertso-eskola vs Laudioko kantuzaleak

 

Norgehiagoka paregabea...

 

GOGOAN IZAN, BESTETIK, zure seme-alabari egin ahal diozun oparirik ederren eta emankorrena LAUDIOKO BERTSO ESKOLAn sartzen uztea dela. Galdetu udaleko Euskara Arloan eta ilunak argituko dizkizugu...

 


Utzi iruzkina: