Atzera bueltan!

Iritsi da berriro isazteko garai. Hobe esan, idazteko jaiera, tenorea eta gogoa!

Ibaiari begira bizitza pasatzen ikusten egotea atsegin dudala idatzi nuen orain hurrengo batean. Hala da, baina ikusmira hori ez da beti lasaia eta baketsua izaten: ibaia nola, ni hara. Inoiz bare, inoiz asaldatuta; gaur giro, bihar ekaitz, urak hala datoz uberan behera.

Zenbait aldiz, egoerak edo gertakariek asaldatuta, amorrua orrialde baten isurtzeko irrika!

Gaurkoa ez da horrelakoa. Ez nau munduak, herriak zein urkoak hasarrarazi ez pizkortu. Adina, segur aski, baina beste lasaitasun batekin hartzen ditut ingurutik heltzen zaizkidan hotsak. Hala ere, pentsamenduak eta oharkizunak idatziz jartzea erabaki dut. Jakingo dituzue.

Bego gaurkoz. Itzuleraren berri eman besterik ez bait nuen nahi. Bihar gairen bati helduko diot. Adiorik ez.

 


Utzi iruzkina: