Inbidia?

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2007-11-14 09:17

Atzo lankide batek El mundo aldizkari digitaleko artikulu bat bidali zidan.
[1]Entre "abertzales" y a la carrera..
Bertan aipatutako egunkariko bi periodistek igandeko Beobia-Donostia lasterketan pasatako goraberak kontatzen dizkigute. Horrela "Guasa" edo hobeto esanda, inbidia askorekin bidean zear aurkitutako Euskal folkloreaz mofatzen dira. Euskal musika, ikurrina, euskara...
Zer gertatzen zaie? inbidia dute horrelako gauzarik ez delako gertatzen euren espainia maitean egindako lasterketetan? nik uste dut baietz.
Espainartasuna ateratzeko zerbait berezia gertatu behar da, beraien erregeak "Porq no te callas" bezalako esaldi bat esan, beraien kirol selekzioak jokatu, heuren Alonso maiteak zerbait irabazi... Nik uste dot inbidia gaizto horrek dakarrela horrenbesteko ezinikusinaren zati bat. Zuei zer iruditzen zaizue?

  1. http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2007/11/12/masdeporte/1194894300.html


Utzi iruzkina: