Genero indarkeria:

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2008-01-14 11:17

Gaur goizean berri hau irakurri dut garako edizio digitalean:[1]Genero indarkeriari buruzko berri bat. Askotan entzuten ditugu horrelako gauzak baina kasu hauen berezitazuna protagonistak 17 urte eta 24 urteko gazteak izan direla da.

Nik ez dut ulertzen, 21.mendean gaude eta horrelako gauzekin gira eta bueltaka ibili behar... Mundu zibilizatua ez al gara ba?

Zein da arazoa? Eskolan edo ikastolan gizaki guztiok berdinak garela esaten digute, etxean ez dakit, batzutan gauza bat esango da eta beste batzutan beste bat. Kalean zer ikusten dugu? eta telebistan? Azken honetan matxismo handia ikusten dut nik.

Baina matxismoa al da arazoaren erantzule? Nik uste dut matxismoak baino maitasunari buruz dugun irudia dela erantzule. Niri ez zait gustatzen nire neska, nire emaztea, ... esatea. NIRE hitzak jabetza adierazten du eta askotan, hizkuntzan erabiltzen dugun jabetza fiktizio hori sinistu egiten da, horrelako berriak sortuaz.

Gaurko gazteek lehengo gazteek egiten dutena egiten jarraitzen dute tamalez. Soluzioa? maitasuna jabetza ez dela ulertaraztea? ez dakit. Ea denon artean hau aldatzeko modurik bilatzen dugu!

  1. http://www.gara.net/azkenak/01/57676/es/Dos-jovenes-detenidos-Bilbo-delitos-violencia-genero
  2. http://www.gara.net/azkenak/01/57683/es/Un-detenido-Gasteiz-agredir-su-pareja


Utzi iruzkina: