Zero.Bat

Ez da bipuntuzero bloga

Google Wave frogatzen

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-07-20 10:25

Atzo arratsaldean, Google wave erabiltzeko eskatu nuen kontua aktibatu egin didate. Ikusi eta segiduan hasi nintzen jolasten. Hona hemen iritziak.Nola izango litzateke e-posta gaur egun asmatu izango balitz?Lehenengo eta behin, ez dakienarentzat, Google Wave izan nahi du posta elektronikoaren hurrengo pausua. Google wave (hemendik aurrera Wave) EZ da e-posta, EZ da txat bat, EZTA facebook, tuenti edo parekorik. Txat bezala erabili ahal da, baita email bezala, baita sare sozial bat balitz bezala. Horretarako eta askoz gehiagorako balio du.Interneteko erabiltzaile aurreratua bazara ere, hasie...


Bizirik gaude

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-05-04 14:32

Ez geunden hilda, lotan baino ez. Hasi nuen blog hau orain dela urte eta piku, baina urtebetez apenas ezer idatzi dudan. Ea gogoratze honekin natorren berriz sarera, eta sarri idazten duen euskal blogari bat bihurtzen banaiz. Niretzat baino ez bada ere, idaztea ondo etorriko zait. Hainbeste gauza pasa dira urtebetean. Ikusiko gara!


Megakorp mundu osoa windows inbadituta dago. Osoa? Ez, badago erabiltzaile kopuru bat erasotzailearen aurka dabilela...Nahiz eta txantxan hasi, badago era bat, izenburua dionez, windows sare batean linux erabiltzeko, nahiz eta zure makinan ez egon. Aukera asko daude, birtualizazioari esker, baina, zein aukera daukagu gure makinan posiblea ez bada horrelakorik?Linuxen, sistema grafikoa bezero-zerbitzari bezala eginda dago. Eta posiblea da makina batek sistema osoa kudeatzea, eta beste batek eskaerak egitea. Berez, gure makina guztietan horrela da: bezeroa eta zerbitzaria makina berean daudel...


Atzo laborategiko bilera. Tamalgarria. Ikerketa mundu korporatiboan dena dira tresna pribatiboak. Lizentziak berrikuntzaren beste oztopo bat dira. Ezin hainbeste makina eduki, ezin nahi duzun beste kopia egin, lizentziak ezin aldatu ordenagailu batetik bestera, kutxa beltzak, soporterik ez, logik ez... Tamalgarriena, ikerketaren dirua gauza hauetan gastatzea. Hain erraza da dena software askean... Egia da enpresa handietarako software espezikoak ez edukitzea (edo behintzat ez hainbeste koloreekin), baina gustatuko litzaidake jakitea zenbat diru doan urtero lizentziak ordaintzera, eta zenbat...


Arroz tarta errezeta

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2008-01-11 09:56

Osagaiak5 arraultzAzukre kikara 1Irina kikara 13 esne kikara100gr. gurinPrestaketaHartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar.Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa boleanLabea aldez aurretik berotu 190 gradutan. Sartu bola eta 50' minututan eginda egongo da.PD: Arroz tarta esaten zaio, baina arrozik ez dauka :-)


Betiko bizkotxua

3
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2008-01-11 09:53

Neurria yogur naturala osorik da. Ez gramotan.Osagaiak:Jogurt natural edo limoizkoa (1)irina (3 jogurt)Azukrea (2 jogurt)Olioa (jogurt 1)Royal Legami sobre bat4 ArraultzPrestaketa:Hartu molde bat eta gurinaz untatu eskuarekin. Gurina ez da urtuta egon behar.Osagai guztiak nahastu batidorarekin eta bota nahasketa osoa boleanLabea aldez aurretik berotu 190 gradutan eta 50' minututan eginda egongo da


Hara non, atzo heldu zitzaidan Djangoren liburua Amazon bidez eskatua. Ustez baino denbora gehiago eman du, baina tira, heldu da.Irekitzerakoan propaganda apur bat dator (adarra jotzea dirudit, baina tira), liburua eta beste poltxatxo bat nere mobil zaharra sartzeko.Ez, ez da funda edo antzerako zeozer, AEBetako militarrak etxera deitu dezaten mobil bilketa kanpainia bat egin dute.AEB is different...


Nahiz eta bideojolaszalea ez izan, begirazue hurrengo bidea...Harrituta nago bideo hau ikusi berri dudanean. Japonieraz dago, baina hemen ikusten da wii-arentzat aterako duten aldagailu berria. Gero esango didate Nintendo zalea naizela, baina hau da bideojolas berriztapena! Jolasteko baino balio ez duen makina da wii.


Ez-jokuak

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-12-07 13:23

Bideojolasen munduan bi erabiltzaile multzo ezberdin daude.Alde batetik betidanik jolasten dutenek, eta joku luzeak, konplikatuak eta gidoi luzeekin gustatzen zaienak. Hauei ingelesez hardcore gamers esaten zaie. Bataz beste hogeitapiko urtetako gizonezkoak dira eta zenbait urte daramate bideojolasekin.Bestalde, multzo berri bat sortzen ari da casual gamers deritzona. Hauei gustatzen zaie aisialdi momentu baten, eta buruari atseden pixkat emateko, denboratxo bat ematea joku ez oso konplikatu batean, apenas gidoi barik eta guztiz intuitiboak. Mahai jolasetan bezala zortzi eta laurogei urteko...


(OHARRA: sustatura bidali dut artikulu hau, ea publikatzen didaten.)Atzo Pablo Fernández Gallardoren hitzaldi baten egon  nintzen. Saiatuko naiz ahalik eta ondoen esplikatzen han ikasi nuena... Hala pues!Gaur egun internet erabiltzaile kopuru handia, gure artean behintzat, google erabiltzen du bere bilaketak egiteko.Zergatik da google jaun eta jabe? Bi arrazoi nagusiki: azkarra delako (trufaz dino zenbat milisegundo kostatu zaion) eta nahi dugunalehenengo emaitzetan ematen digulako. Portzentai handi batean, behintzat. Gutxitan pasatzen da bilatzen duguna lehenengo horrialdean ez dagoel...